Berlingo maratoia
Berlingo maratoia Berlin-Marathon | |
---|---|
Sorrera | 1974 |
Tokia | ![]() |
Modalitatea | maratoia |
Distantzia | 42,195 km |
Garaipen gehien | Gizonezkoak: ![]() ![]() Emakumezkoak: hainbat (3) |
Errekorrak | Gizonezkoak (2022): 2:01:09 ![]() Emakumezkoak (2022): 2:15:37 ![]() |
Txapeldunak | Gizonezkoak (2022): ![]() Emakumezkoak (2022): ![]() |
Webgunea | www.bmw-berlin-marathon.com |
Berlingo maratoia (alemanez: Berlin-Marathon) 42,195 kilometroko maratoi bat da, urtero 1974tik Berlinen ospatzen dena, irailean. World Marathon Majorseko kide da, munduko sei maratoirik garrantzitsuenak biltzen dituena. Maratoi denetan azkarrena izatearen fama du, hamar ekitalditan munduko errekorrak ezarri baitira.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1974an izan zen lehen ekitaldia eta 286 lasterkarik hartu zuten parte. 1981 urtean antolatzaileek ibilbidea aldatu zuten Berlingo etorbide nagusietatik pasa zedin. 1990ko irailaren 30ean, Alemaniaren bateratzea baino hiru egun lehenago, 25.000 atletak zeharkatu zuten Brandeburgoko Atea. Edizio hartan Ekialdeko Alemaniako Uta Pippig izan zen emakumezkoen artean txapelduna.
1997an patinatzaileen txapelketa abiatu zen. Beste hainbat maratoirekin batera World Inline Cup osatzen du eta hauen artean garrantzitsuena da. 2008ko ekitaldian esate baterako 7.685 patinatzailek hartu zuten parte eta 200.000 ikusle bildu ziren ibilbidean.
2018 urteko ekitaldia bereziki azkarra izan zen, gizonezko zein emakumezkotan errekorrak gainditu baitziren. Gizonezkoen kasuan munduko errekorra gainera. Gauza bera gertatu zen 2022ko ekitaldian.
2020an ez zen jokatu COVID-19 pandemiaren erruz[1].
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Korrikalariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ¹ 2020. urteko ekitaldia bertan behera gelditu zen COVID-19 pandemiaren eraginez.
Patinatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea | Gizonezko irabazlea | Denbora | Emakumezko irabazlea | Denbora |
---|---|---|---|---|
1997 | ![]() |
01:07:52 | ![]() |
01:15:30 |
1998 | ![]() |
01:07:32 | ![]() |
01:14:20 |
1999 | ![]() |
01:01:08 | ![]() |
01:09:32 |
2000 | ![]() |
01:01:45 | ![]() |
01:08:29 |
2001 | ![]() |
01:04:17 | ![]() |
01:12:57 |
2002 | ![]() |
01:04:44 | ![]() |
01:13:59 |
2003 | ![]() |
01:02:03 | ![]() |
01:11:28 |
2004 | ![]() |
01:04:43 | ![]() |
01:17:08 |
2005 | ![]() |
01:01:21 | ![]() |
01:10:43 |
2006 | ![]() |
01:02:25 | ![]() |
01:14:02 |
2007 | ![]() |
01:12:30 | ![]() |
01:23:20 |
2008 | ![]() |
01:00:33 | ![]() |
01:13:24 |
2009 | ![]() |
01:02:50 | ![]() |
01:14:47 |
2010 | ![]() |
01:09:19 | ![]() |
01:22:25 |
2011 | ![]() |
01:01:26 | ![]() |
01:14:56 |
2012 | ![]() |
01:00:04 | ![]() |
01:14:13 |
2013 | ![]() |
00:59:28 | ![]() |
01:09:58 |
2014 | ![]() |
00:59:59 | ![]() |
01:08:38 |
2015 | ![]() |
00:56:49 | ![]() |
01:09:20 |
2016 | ![]() |
00:59:59 | ![]() |
01:08:38 |
2017 | ![]() |
00:58:42 | ![]() |
01:06:35 |
2018 | ![]() |
00:57:58 | ![]() |
01:09:15 |
2019 | ![]() |
01:10:30 | ![]() |
01:25:49 |
2020 | Bertan behera | |||
2021 | ![]() |
00:56:50 | ![]() |
01:13:40 |
Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizonezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Patinatzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gizonezkoak:
Lasterkaria | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
![]() |
7 | 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021 |
![]() |
3 | 2005, 2006, 2009 |
![]() |
2 | 2002, 2003 |
![]() |
2 | 2011, 2012 |
- Emakumezkoak:
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) Middlebrook, Hailey. (2020-06-24). «Berlin Marathon Officially Canceled Because of Coronavirus» Runner's World (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez) Berlingo maratoiaren webgune ofiziala