Bernard Thévenet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bernard Thévenet
Bernard Thévenet - Six jours de Grenoble 2011.jpg
Bizitza
Jaiotza Saint-Julien-de-Civry1948ko urtarrilaren  10a (71 urte)
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia
Ibilbidea
Taldeak Urteak
Teka 1980-1980
Peugeot 1970-1979
Wolber-Spidel 1981-1981
 
Jasotako sariak
www.lamodedusport.com/

Bernard Thévenet (Saint-Julien-de-Civry, Saône-et-Loire, 1948ko urtarrilaren 10a), ezizenez Nanar deitua, frantziar txirrindulari ohia da. 1970 eta 1981 artean profesionala izan zen. Igotzaile aparta zen eta bere ibilbide profesionalean 100 garaipen baino gehiago lortu zituen. Frantziako Tourra bi aldiz irabazi zuen, 1975 eta 1977an, Eddy Merckxen nagusitasunari amaiera emanez.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970. urtean egin zen ezagun, Tourmaleteko etapan, Frantziako Itzulian lehen aldiz parte hartu zuenean. 1973an, Frantziako txapelketa irabazi ondoren, bigarren geratu zen Frantziako Itzulian, Luis Ocaña espainiarraren atzetik. Hurrengo urtean ezin izan zuen Itzulia amaitu, eta 1975. urtera arte itxaron behar izan zuen munduko txirrindularitza proba inportanteena irabazteko eta Eddy Merckx belgikar txapeldunaren nagusitasunari amaiera emateko. 1977an berriro irabazi zuen, Hennie Kuiper holandarraren eta Lucien van Impe belgikarraren aurretik. Egun bakarreko zenbait proba irabazi zituen eta bosgarren geratu zen 1974ko munduko txapelketan. 1972ko Romandiako Itzulia eta 1975 eta 1976ko Dauphiné Libéré ere irabazi zituen. 1981ean utzi zuen txirrindularitza. 1996an Frantziako selekzioaren entrenatzaile izendatu zuten, munduko txapelketarako.

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handia 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979 1980 1981
Pink jersey Italiako Giroa 31
Yellow jersey Frantziako Tourra 35 4 9 2 UT 1 UT 1 UT 17 37
Red jersey Espainiako Vuelta 44 3 UT 14
MaillotMundial.PNG Munduko Txapelketa 13 39 5 6 28
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi


Aurrekoa
Eddy Merckx
Frantziako Tourraren irabazlea
1975
Ondorengoa
Lucien Van Impe


Aurrekoa
Lucien Van Impe
Frantziako Tourraren irabazlea
1977
Ondorengoa
Bernard Hinault

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernard Thévenet Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Frantzia
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.