Bernardo Rossellino

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bernardo Rossellino
Bizitza
Jaiotza Settignano Itzuli1409
Heriotza Florentzia1464 (54/55 urte)
Jarduerak
Jarduerak arkitektoa eta eskultorea
Lan nabarmenak Duomo di Pienza Itzuli
Q3862691 Itzuli
Palazzo Rucellai Itzuli
Influentziak Filippo Brunelleschi, Donatello, Lorenzo Ghiberti eta Masaccio
Mugimendua pizkundea

Bernardo di Matteo del Borra Gamberelli (Settignano, Toskana, 1409 - Florentzia, 1464ko irailaren 23a), ezagunagoa Bernardo Rossellino modura, Pizkundeko italiar eskultore eta arkitektoa izan zen. Pizkundeko hilobi-eskulturaren eraberritzailetzat hartua da, baina arkitektura lan aipagarriak ere egin zituen Albertiren ikasle eta laguntzaile gisa.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Rossellino eskultorearen anaia zen. Albertiren ikasle eta laguntzaile izan zen, eta haren planoei jarraituz, Florentziako Rucellai jauregia eraiki zuen 1445-1450 urteetan. Erromako Venezia jauregia egin zuen 1455. urtean, eta, Pio II.a Piccolomini Aita santuaren aginduz, Pienzako artzapezpikuaren egoitza eraiki zuen.

Hilobi-eskulturaren berrikuntza nagusien eredua Leonardo Brunirentzat eginiko hilobia (Florentziako Santa Croce basilika, 1444) da. Izan ere, ez da eskultura soila, arkitektura eta eskultura batzen dituen obra bat baizik. Elizako hormari itsatsita dagoen kapera moduko bat da, arkitektura molde klasikoez osatua (garaipen-arku bat du, besteak beste). Marmol gorria, beltza eta zuria erabili zituen, eta polikromia horrek monumentuaren kutsu klasikoa azpimarratzen du. Arkitektura-osagaiei dagokienez, Albertiren eragina da nagusi: bi zutabe korintoar ditu, inposta banari eta puntu erdiko arku bati eusten diotenak. Arkuaren atzean ageri da obra guztiko erreferentzia erlijioso bakarra, aingeruez inguraturiko Ama Birjinaren irudi bat, hain zuzen. Eskulturari dagokionez, obra honetako estiloa ez da definitzen erraza. Ghiberti eta Luca della Robbiaren eragina du, gutxiago Donatellorena, eta aniztasun horrek Rossellinok laguntzaileak erabili zituela adierazten du, adituen iritzian.

Aipatzekoa ere bada Villana Dohatsuari eginiko hilobia, Florentziako Santa Maria Novella basilikan (1452).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernardo Rossellino Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.