Bernt Engelmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bernt Engelmann
Bundesarchiv Bild 183-1987-0714-305, Berlin, Hermann Kant, Bernt Engelmann.jpg
Bizitza
Jaiotza Berlin1921eko urtarrilaren 20a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Munich1994ko apirilaren 14a (73 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea kazetaria, ez-fikzio idazlea eta idazlea
Lantokia(k) BerlinRottach-Egern eta Munich
Enplegatzailea(k) Spiegel-Verlag Rudolf Augstein GmbH & Co. KG
Sinesmenak
Alderdi politikoa Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata
IMDb nm0257263
Engelmann (eskuinean) 1987an, Hermann Kantekin batera.

Bernt Engelmann (Berlin, Alemania, 1921eko urtarrilaren 20a - Munich, Alemania, 1994ko apirilaren 14a) alemaniar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soldadu izan zen Bigarren Mundu Gerran, eta erresistentziako kide izan zen. Preso hartu eta kontzentrazio-esparru batera bidali zuten.

Gerra amaitu ondoren, kazetari gisa aritu zen lanean, eta, 1961. urtetik aurrera, literaturan sartu zen buru-belarri. 1977tik 1984ra Alemaniar Idazleen Elkartearen bozeramaile izan zen. Engelmannen lanek lotura zuzena dute Günter Wallraffek landu zuen erreportaje sozialarekin, eta literatura dokumentalaren barruan sartzen dira, beraz. Antihistoriako liburuetan ("Gu morroi", 1974; "Zuzenbidearen eta askatasunaren kontra elkartuta", 1975; "Izan ginena, garena", 1980), Engelmannek une historikoak gaurkotzen ditu, gizarte-talde apalenen ikuspegitik. Lan horietan nahastu egiten ditu fikzioa eta errealitatea, helburu berarekin beti, Alemaniaren alderdi txarrak agertzea. Lan monografikoetan ere (Prusia, 1979; Krupp, 1980) agintarien kontrako kritika zorrotzak egiten ditu.

Historialariek eta literatura-kritikariek kritika gogorrak egin zituzten Engelmannek gertaera historikoak azaltzeko modua zela eta, haien iritziz, edukia bigarren mailara eramaten baitzuen Engelmannek. Azkeneko lanak hauek ditu: "Alemaniari buruzko erreportajea" (1991); "Hotel Bilderberg" (1991); "Funtzionarioak" (1992) eta "Gure Estatua Estatuan" (1992).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernt Engelmann Aldatu lotura Wikidatan