Berpizkunde Komunistaren Poloa Frantzian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berpizkunde Komunistaren Poloa Frantzian
Pôle de Renaissance Communiste en France (PRCF)
Sorrera2004
Egoitza nagusiaVilleneuve-la-Garenne, Frantzia
Ideologia politikoaMarxismo-leninismo
Nazioarteko kidetzaEuropako Alderdi Komunisten eta Langileen Ekimena
www.prcf.fr

Berpizkunde Komunistaren Poloa Frantzian (frantsesez, Pôle de renaissance communiste en France [PRCF]) Frantzian 2004ko urtarrilean sotutako alderdi politikoa da, Frantziako Alderdi Komunistaren bereizketa baten ondorioz sortua.

Alderdiak Karl Marxen, Friedrich Engelsen, Leninen eta beste teorialari iraultzaileen sozialismo zientifikoan oinarritzen da.

Hiru mailetan egituratzen da: departameduetan, ataletan eta zeluletan, haien artean erlazionatuak zentralismo demokratikoaren printzipioen arabera. PRCFak Ekimen Komunista hilabetekaria eta Etincelle aldizkari teorikoa argitaratzen ditu. Horrez gain, Galère Irratian astelehenero arratsaldeko 8etatik 9etara programa bat ematen dute.

Alderdiaren gazte-erakundea Berpizkunde Komunistaren aldeko Gazteak Frantzian (JRCF) da. 2006an lehen enpleguaren kontratuko legearen aurkako mugimenduan parte hartu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]