Berrerabilpen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Norberak behar ez dituen gauzak saldu, trukatu edo oparitzea produktuak berrerabiltzeko aukera bat da.

Berrerabilpena produktu baten lehenengo erabileraren ondorengo erabilpenari deritzo. Produktuak eta materialak berrerabiliz, aurrezteaz gainera, hondakin gutxiago sortzen da, produktu zaharra zaborretara botatzea saihesten baita askotan. Berrerabilpenerako aukera produktua erabili eta gero berriz erabiltzeko moduan egoteagatik (behin eta berriz erabil daitekeen poltsa bat edo alde bakar batetik inprimatuta dauden orriak, adibidez), konpondu ondoren berriz ere erabili ahal izateagatik (elektrotresna bat konpontzen denean, adibidez) nahiz produktuari jatorrian zuen hasierako baliagarritasunaz gainera beste erabilera bat aurkitu zaiolako (maindire zahar baten zatiak trapu moduan erabiltzen direnean, adibidez) sortzen da. Norberak behar ez dituen produktuak bigarren eskuko azoketan salduz nahiz trukatuz nahiz oparituz ere berrerabil daitezke produktuak.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berrerabilpen Aldatu lotura Wikidatan