Berreste alderako isuri
Berreste alderako isuria,[1] berreste isuria edo baieztatze alderako isuria gizaki orok daukan joera bat da, isuri kognitibo bat[2]. Gizakiok aurreiritziak bultzatuta, sinismenak bultzatuta, badugu informazio jakin bat bilatzeko, ulertzeko, interpretatzeko eta gogoratzeko joera nabarmena. Izan ere, dagoeneko dauzkagun sinesmenek edo guretzat sinesgarri diren hipotesiek goitik behera baldintzatzen dituzte informazioak bilatzeko eta informazio hori prozesatzeko erabiliko ditugun estrategiak eta gure aurretiko sinesmenak indartzeko bideratzen ditugu. Bide beretik, gure sinesmen kontra doazen informazioak baztertzeko eta kontuan ez hartzeko joera daukagu.
Pentsaera kritikoa garatu behar da joera unibertsal horri aurre egiteko.
Berreste alderako isuriak sinesmen pertsonaletan konfiantza gehiegi ematen du. Baieztatze alderako isuri honek kontrako ebidentzien aurrean norberaren sinesmen horiek mantendu edo indartu ditzake. Gainera pertsonek badute joera nabarmena antzeko sinesmenak dauzkatenekin harremanetan egoteko, —harreman horiei lehentasuna emateko—, eta horrela ere indartzen dira sinesmenak, taldearen isuri kognitibo-edo esaten zaio joera unibertsal honi. Norberaren iritziekin bat datozen datuei duten garrantzia baino handiagoa emateko joera egoten da. Norberaren iritzien kontra datozen ebidentziak, gutxietsi, baztertu edo zuzenean ez sinesteko joera egoten da.
Sinismenek, irudimenezko kausa-ondorioak edo korrelazioak asmatzen edo indartzen dituzte askotan. (adibidez, Xamanaren euriaren dantzak edo prozesioak euria ekarri duelako iritzia).
Isuri kognitibo hau joera kognitibo unibertsala da, eta arrazoibide induktiboaren akats sistematikoa. Jendeak joera hori erakusten du informazioa modu selektiboan biltzen edo gogoratzen duenean eta beste informazio jakin bat gutxietsi edo baztertzen duenean.
Zientzian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isuri honek testuinguru militarretan, politikoetan, judizialetan eta antolaketakoetan erabaki eskasak ekar ditzake. Pentsaera zientifikoak oso kontuan izan behar du berreste isuri hau, izan ere, zientzialariek ere badaukate isuri hori, horri aurre egiteko lan egiten badute ere.
Metodo zientifikoak eskatuko luke betiere norberaren sinesmenak faltsutzeko balio duten informazioak bilatzea, baina giza joera unibertsala da sinesmenak faltsutzeko balio duen informazioa gutxiesteko joera. Zientzialariek ere badute, aurreiritzi eta sinesmen kontra dauden informazioa baztertzeko joera eta metodo zientifikoan aurrera egin nahi dutenek ondo jakin behar dute berreste alderako isuri pean erroreak ekoizteko arriskuan beti ere hortxe dagoela. Zientzialariek protokolo asko asmatu dituzte isuri kognitibo honekin eta beste isuri kognitibo askorekin oso kontuz ibiltzeko. Horrela, esate baterako zientzialari talde batek egindako probak eta frogak beste talde independente askotan errepikatu egin behar dira zientzia-komunitatean sinesgarritasuna lortzeko. Talde isolatu batean isuri kognitiboetan erortzeko arriskua hortxe dagoela zientzialari orok jakin behar du.
Esperimentu egileen isuria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berreste alderako isuriaren aldaera bati esperimentatzailearen isuria esaten zaio. Isuri kognitibo honen biktimek, esperimentatzaileek, deskuidatuz gero, esperimentu batean espero ziren emaitzarekin bat datozen datuak sinetsi, ziurtatu eta argitaratzeko joera dute, eta beren itxaropenekin gatazkan daudela diruditen datuak baztertzeko edo gutxiesteko joera izaten dute. "Datu arraroak" atera eta esperimentu osoa edo esperimentuaren zati bat errepikatu, zerbait txarto egin edo neurtu delakoan; "datu normalak" atera, hau da espero ziren datuak lortu eta ontzat hartu eta esperimentua arrakastatsua izan dela pentsatu.
Horregatik ez da nahikoa esperimentuak esperimentatzaile talde bakar batean egitea zientzia-komunitatean sinesgarritasuna lortzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2008]
- ↑ Matute, Helena.. (D.L. 2018). Nuestra mente nos engaña : sesgos y errores cognitivos que todos cometemos. EMSE EDAPP ISBN 9788417177690. PMC 1054981886. (Noiz kontsultatua: 2019-09-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau psikologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |