Berriatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Assar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:49, 12 uztaila 2016
Berriatua
 Bizkaia, Euskal Herria
Berriatua iglesia.JPG
Berriatuko eliza.
Berriatuko bandera

Berriatuko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaLea-Artibai
Izen ofizialaBerriatuko armarria 5zm 300px.svg Berriatua
AlkateaJon Arriola Espilla (EH Bildu)
Posta kodea48710
INE kodea48018
Herritarraberriatuar
Kokapena
Koordenatuak43°18′35″N 2°28′02″W / 43.309722222222°N 2.4672222222222°W / 43.309722222222; -2.467222222222243°18′35″N 2°28′02″W / 43.309722222222°N 2.4672222222222°W / 43.309722222222; -2.4672222222222
Azalera20,23 km2
Garaiera68 metro
Distantzia53 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.232 (2021)
Red Arrow Down.svg−19 (2020)
alt_left 559 (%45.4)686 (%55.7) alt_right
Dentsitatea60,11 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 22,09
Zahartze tasa[1]% 21,22
Ugalkortasun tasa[1]‰ 40,98
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,42 (2011)
Genero desoreka[1]% 6,24 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,65 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 87,98 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 71.43 (2016)
Datu gehigarriak

Berriatua[4] Bizkaiko ipar-ekialdean dagoen kostaldeko udalerria da. Lea-Artibai eskualdean dago kokaturik. 2016. urtean 1.216 biztanle zituen.

Izena

Gogoratu behar da Berriatua izenaren bukaerako –a artikulua dela. Hortaz, herriaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Berriatua, Berriatuarekin, Berriatuan..., baina Berriatuko, Berriatutik, Berriatura...[4]

Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Berriatu maitea, Berriatu osoan, Gure Berriatu hau...[4]

Udalerriari Berritxu esaten zaio askotan, bereziki ahoz.

Geografia

Mugakideak

Iparraldean Kantauri itsasoa, hegoaldean Markina-Xemein, mendebaldean Mendexa eta Amoroto eta ekialdean Ondarroa eta Mutriku mugakide ditu.

Auzoak

Herria honako auzoek osatzen dute: Asterrika, Erribera, Magdalena eta Merelludi

Historia

Atxurra, Armiña, Lamiña II eta Goikolauko haitzuloetan daude Berriatuko gizakiaren lehen aztarnak. Azken kobazulo honetan gainera, “Goikolauko lepokoa” deritzona aurkitu zuten. Kolore berdeko koilare hau Kristo aurreko 2000. urtekoa da eta Bilboko Arkeologia Museoan dago gordeta.

Berriatuaren gaineko aurreneko idatziak XIV. mendekoak dira. 1327an esaterako, Berriatuko elizatearen barruan Ondarroako hiribildua sortu zen. XV. Mendetik aurrera historia iskanbilatsua bizi izan zuen herriak, armategi bat baino gehiago baitzeuden bertako lurretan. Historikoki Gernikako juntetxeko 24. eserlekua dagokio Berriatuari.

1974an eta herritarren nahiaren aurka, Ondarroaren auzo bilakatu zen Berriatua. Derrigorrezko lotura horrek 1983ra arte iraun zuen. Urte horretako azaroan Bizkaiko Batzar Nagusiek desanexioari baietza eman zioten eta orduz geroztik udalerri propioa osatzen du Berriatuak.

Demografia

Berriatuko biztanleria

Politika

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Berriatua Bizi herri kandidaturak 548 boto (8 zinegotzi) lortu zituen eta EAJk 89 botu (zinegotzi 1). 2011ko ekainaren 11n Imanol Mugartegi Berriatuko alkate izendatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Jon Arriola Espilla hautatua izan zela.

2015eko udal hauteskundeak

Berriatuako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
6 / 9
338 (% 58,58)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
214 (% 37,09)
1 / 9
89 (% 13,67)
Berriatua Bizi
8 / 9
548 (% 84,18)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
3 (% 0,46)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Kultura

Euskara

Mendebaleko euskara edo bizkaiera bertako euskalkia da eta herritarren %93tik gora euskaldunak ditugu. UEMA elkartean sartuta dago Berriatua.

Ondasun nabarmenak

Berriatuar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b c Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Berriatua Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa