Berrikuntza ireki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu


SARRERA

Berrikuntza terminoa nobedade bat dakarren aldaketa bati erreferentzia egiten dio. Orokorrean, jadanik existitzen den ideia, kontzeptu, produktu edo metodo bati aplikatutako aldaketa egitea da, bere alderdi desberdinak hobetzeko asmoarekin. Beraz, ez da asmatzea, baizik eta transformatzea. Industria eremuan, garapenaren oinarria da: berrikuntzaren bitartez produkzioaren hobekuntza lortu nahiko da, eta honekin, garapen ekonomikoa.

BERRIKUNTZA IREKIA

Enpresa batek jasotzen dituen berrikuntza ideiak hainbat iturritik jaso dezake: I+D, eremu berdineko enpresak, erakusketak eta azokak, langileak, bezeroak… Hemendik sortzen da Open Innovation terminoa, enpresaren barneko eta kanpoko ezagutzak konbinatuz berrikuntza proiektuak aurrera eramatea. Lehen, berrikuntza prozesu baten fase guztiak erakunde berdina jorratzen zituen, hau da, lehenengo ideiatik hasi eta eurek merkaturatu(close-innovation). Baina orain, enpresek partekatu egiten dituzte euren produktu, teknologia edo ideia berritzaileak eta ikerkuntza zentroak edota unibertsitateak ideia hauekin lan egiten dute iritzi eta soluzioak aurkeztuz.(enpresa, unibertsitate, erakunde publiko.. arteko elkarlana) Barruko baliabideak eta kanpoko ezagutza konbinatzen dira. Baina, proiektu bat, enpresa barruan edo kanpoan sortu daiteke eta, era berean, merkatura heldu daiteke enpresa horrekin edo beste erakunde batekin.

HISTORIA

Berrikuntza itxiaren muina, garapenaren kontrola eta jabetza izatea da. Orain dela 100 urte, gobernuek eta unibertsitateek bultzatutako garapena zientziaren aplikazio ez-sozialetan oinarritzen zen. Horregatik, zenbait enpresek ikerketa-taldeak euren kabuz egitea erabaki zuten.

Bigarren munduko gerraren eta 1980ko hamarkadaren arteko garaia berrikuntza itxikoa zen, guda hotzaren barnean, eta beraz, garapena enpresan bertan ematen zen, inolako kanpo kolaboraziorik gabe.

Berrikuntza itxitik irekira:

Berrikuntza irekia terminoa Henry Chesbrough Californiako unibertsitateko irakaslea definitu zuen 2003. urtean. Data hori baino urte gutxi batzuk arte, berrikuntzaren gestioa enpresa bakoitzaren barruan bakarrik ematen zen (innovación cerrada/itxia/closed). Modelo horrekin, proiektu baten garapenean enpresa horretako baliabide eta ezagutzak bakarrik erabiltzen ziren. Prozesu guztiak, lehenengo ideiatik merkatura atera arteko pausuak erakunde berak jorratzen zituen.

XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran, enpresak ohartu ziren bezeroak erakartzeko eta bereganatzeko, produktua eta prozesuaren hobekuntza egin behar zutela. Bezeroen parte-hartzea garapenenaren bitartez, kanpoko ezagutza erabili zuten ideia berriak bereganatzeko. Ondorioz, produktua hobetzea posiblea zen diru larregi gastatu barik eta honekin, leiakorra izatea.

Horrekin batera, berrikuntza itxiaren murrizpenaren arrazoietako bat langile adituen eta arloan jakitun direnen mugikortasuna edo enpresen aldaketa oztopatzea zaila dela. Errazagoa da langileren bat bereganatzea aurkaria den enpresa batentzat. Ez hori bakarrik, ongi kualifikatutako enpresak azpikontratatu daitezke. Azpikontratatutako enpresa horrek beste zenbait hornitu ditzake, arlo berdinekoak, teknologia berbera emanez enpresa ezberdinei.

Gaur egun, Interneten bidezko harremanek bultzada handia eman diote berrikuntza irekiari: blog-en bidez, sare sozialak eta bestelakoak. Dena den, zenbait eremuetan berrikuntza itxia mantentzen da, proiektu sekretuetan edo jabetza intelektuala garrantzitsua den lanetan, adibidez. Azpiegitura berriak, arma berriak, maila altuko zientzia proiektuetan, etab.

ABANTAILAK

  • Lehiakortasuna sustatzen du.
  • Kostuen murrizpena. Kalitate berekoak diren kanpoko baliabideetara jo ahal izatea eta gainera barnekoak baino merkeagoak izanda.
  • Ideia berriak izatea eta aurretik zeuden ideiekin egokitzean baliabideen eta denboraren optimizazioa ematea.
  • Lankidetza maila handitzea.
  • Malgutasun handiagoa. Behar zehatzak asetzeko kanpo baliabideetara jo ahal izatea eta estruktura handiak eta zurrunak kanpokoak diren sare dinamikoetatik ordezkatu ahal izatea.
  • Berrikuntzaren azelerazioa: Gero eta azeleratuagoa den dinamika ekonomikoan, produktu edo zerbitzu berrien sorkuntza zikloak, komertzializazioa eta zaharkitzea laburragoak dira. Iturri ezberdinetatik datozen baliabideak erabiltzea erabiliko da.
  • Sormenaren handipena. Abantailarik garrantzitsuena. Ideia gehiago eta askotarikoak izatea non barietatea nabarmenagoa kantitatea baino.

DESABANTAILAK

  • Eragile inplikatu guztiak koordinatzeko zailtasunak, aktibitateak elkartu eta helburuak bateratzeko orduan.
  • Ezagutza ebaluatzeko zailtasunak.
  • Huts egindako kasuen analisiaren gabezia.
  • Jabetza intelektuala. Lan kolaboratzailea denez, garrantzitsua da jabetza intelektuala definitzen duen politika zehaztea ondorengo lankidetzarekin jarraitu eta erlazio efektiboak sortu ahal izateko.
  • Diferentzia kulturalak, ekonomikoak adibidez. Honek ezagutza berrien sorkuntzan eragina izango luke.
  • Arazo mentala langileen kasuan. Mentalitate aldaketa izatea beharrezkoa da eredu itxi batetik, non ideien lehentasuna oinarrizkoa den eta gehienetan ereduaren oinarria, ideia horiek partekatzen diren eredu ireki batera. Gainera, eguneroko kudeaketa ezberdin bat behar du, langileak erabakiak hartu behar dituzte. Hemnedik aurrera, langileak ez dira soilik aginduen igorleak izango, baizik eta kudeaketan eta produktuen sorkuntzan parte hartu behar dute. Sorkuntza hori konstanteko lana izango da, dauden produktuen hobekuntza eta berrien garapenen bitartez. Adibidez, langile batek sofware batean lan egiten dabil eta sofwarea hobegarria dela  edo beste jarduera batentzako aplikagarria dela ikusten badu, dokumentatzeko askatasuna izan behar du baita ondorengo garapenerako beharrezko herramienta guztiak eskuragarri.  Erabaki horiek hartzea ondorengo erantzukizuna dakar. Erantzukizun honek beldurra eragiten du, ekarriko duen zigorraren beldurra. Zuzendaritza langileak iniziatiba izan behar dutela eta akatsen aurrean ez direla zigortuak izango transmititzeko kapaza izan behar da.
  • Garatutako proiektuen esplotazio errentagarria ziurtatzen duen adostasun falta izaten da ohiko arazoa. Inork ez duelako nahi bere lehiakideak bere esfortzuaz baliatzea.