Berriotxoa Kirol Elkartea
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Izen laburra | Berrio | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1993 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Ibarsusi B | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Emakumezkoen Bizkaiko Futbol Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-2024 | Emakumezkoen Bizkaiko Fútbol Liga, 4a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | https://www.berriotxoa.es/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Berriotxoa Kirol Elkartea Bilbon, 1993an sortutako emakumezko futbol talde bat da Bizkaiko Ligan jokatzen aritu izan dena.[1]
2023/24ko taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Benjamin-kategorian talde 1
- Kimu-kategorian talde 2 (zuria eta urdina)
- Haur-kategorian 2 talde (zuria eta urdina)
- Kadete-kategorian talde 1
- Senior-kategorian 2 talde (A eta B)
23/24 jokalariak[2]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zbk | Poztua | Urteak | Jokalaria |
---|---|---|---|
1 | Atezaina | 23 urte | Ane Bilbao |
2 | Aurrelaria | 25 urte | Naroa Ibáñez |
3 | Atzelaria | 29 urte | Zorione Hormaetxea |
4 | Erdilaria | 21 urte | Nora Martinez |
6 | Atzelaria | 21 urte | Sharik Daniela Quiñones |
7 | Erdilaria | 18 urte | Ainhoa Rico |
8 | Aurrelaria | 30 urte | Marta Ortiz |
10 | Aurrelaria | 22 urte | Iraia Bonaetxea |
11 | Aurrelaria | 23 urte | Irene Martinez |
17 | Erdilaria | 21 urte | Laura Sanchez |
18 | Erdilaria | 23 urte | Alba San Miguel |
20 | Erdilaria | 21 urte | Ohiane Robles |
22 | Aurrelaria | 23 urte | Nagore Cubillo |
24 | Atzelaria | 23 urte | Lorena López |
Zelaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berriotxoaren zelaia Ibarsusi B zelaia[3] da, Txurdinagan, baina libre ez badago batzuetan Ibarsusi A zelaian[4] entrenatzen dute. Zelai bi horiek, CD Ibarsusi-gaz, CD Otxarkoaga-gaz eta CD Txurdinaga-gaz elkar-banatzen dituzte.[5][6]
Ibilbidea[7]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Maila | Postua |
---|---|---|
2006-2007 | 1go Nazionala | 8 |
2007-2008 | 1go Nazionala | 11 |
2008-2009 | Bizkaiko Territoriala | 2 |
2010-2011 | 1go Nazionala | 10 |
2011-2012 | 2. Maila | 12 |
2012-2013 | Euskal Liga | 6 |
2013-2014 | Euskal Liga | 7 |
2014-2015 | Euskal Liga | 12 |
2015-2016 | Euskal Liga | 13 |
2016-2017 | Euskal Liga | 16 |
2017-2018 | Bizkaiko Territoriala | 10 |
2018-2019 | Bizkaiko Territoriala | 6 |
2019-2020 | Bizkaiko Territoriala | 10 |
2020-2021 | Bizkaiko Territoriala | 6 |
2021-2022 | Bizkaiko Territoriala | 6 |
2022-2023 | Bizkaiko Territoriala | 3 |
2023-2024 | Bizkaiko Territoriala | 6 |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kluba areto futboleko talde bat moduan hasi da, Berriotxoa ikastetxearen eskutik, eta handik denbora batera Josu, fundatzaileetako bat zena Javirekin batera (lehen presidentea izan zena), futbol 11ra pasa zuten taldea.
Banaketa ikastetxearekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran, maila erregionaleko talde bakar batekin joaten ziren Ibarsusiko zelaira entrenatzera, oraindik ikastolagaz lotuta zegoen taldea; horregatik da Berriotxoa Kirol Elkartea klubaren izena. Txurdinagari esker, ibarsusin lanean hasi ahal izan ziren, entrenatzeko tarte bat utzi baitzioten zelaia oraindik hareazkoa zenean.
Klubaren bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hurrengo urtean haur-kategoriako futbol 7 talde bat ateratzea lortu zuten eta pixkanaka hazten joan ziren; urte haiek oso onak izan ziren, haur-kategoriako bi talde, beste bi gazte-kategorian, kadete bat, erregionaleko beste bat... denboraldi horietan liga erregionala ere irabazi zuten eta kategoria nazionalera igo ziren, gaur egun bigarren maila dena, non lau urtez jokatu zuten.
Kluba mantentzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumezkoen futbolean zailena gazteak mantentzea da, lanagatik, ikasketengatik... oso zaila da, baina, gustatuz gero, azkenean asko disfrutatzen da. Era berean, zaila da urtero neskato jokalariak biltzea, baliabide gehiago dituzten klubek batzuetan eskaintza bereziak egiten dietelako, eta horrela zaila da neskatoek taldeari eustea; baina hori gutxitan gertatzen da, nahiz eta beti dagoen norbait agian zerbait gehiago lortu nahi duena edo beste talde batean gauza desberdinak bilatu nahi dituena.[8]
Irabazitako Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Senior-kategorian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko 2 Liga
- 2 igoera gaur eguneko 2 nazionalera
- 3 Bizkaiko kopa
Gazte-kategorian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kopa 1
Haur-kategorian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Club de fútbol femenino de Bilbao.» Página oficial del club berriotxoa (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ «Plantilla jugadoras 2023/2024 / BERRIOTXOA (Primer equipo): Asociación Deportiva Berriotxoa» www.txapeldunak.com (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ «Ibarsusi B - Federación Vizcaína de Fútbol - Consulta de Campos» www.fvf-bff.eus (kontsulta data: 2024-08-16).
- ↑ «Ibarsusi A - Federación Vizcaína de Fútbol - Consulta de Campos» www.fvf-bff.eus (kontsulta data: 2024-08-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Quiénes Somos» C.D. Ibarsusi (kontsulta data: 2023-11-17).
- ↑ «Federación Vizcaína de Fútbol - Consulta de Campos» www.fvf-bff.eus (kontsulta data: 2024-08-16).
- ↑ «[FRE A.D. Berrio-Otxoa (equipo)»] www.futbol-regional.es (kontsulta data: 2024-08-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «A.D. Berriotxoa. Club de fútbol femenino» Santutxu y más 2019-07-07 (kontsulta data: 2023-11-17).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Beriotxoa taldea Emakumezkoen Futboleko Euskal Ligan
- (Gaztelaniaz) Berriotxoa femeninoa lapreferente.com atarian
- (Gaztelaniaz) Clasificación Bizkaia Fútbol Femenino Territorial Grupo 1 2018-2019
- (Gaztelaniaz) Berrio-Otxoa taldearen jarduera eta emaitzak Kategoria erregionalean eta kategoria nazionalean 2004. urteaz geroztik
- Bizkaiko Futbol Federakundea