Edukira joan

Berrotza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Acedoko landak

Berrotza[1] Nafarroa Garaiko[2] mendebaldeko haran bat da, Lizarrerrian dagoena, Lokiz eta Kodes mendilerroek inguratua, ur emariak Ega edo Odron ibaietara isurtzen dituena. Haran txiki bat da, 78,8 km2 azalera eta sei km baino pizka bat gutxiagoko diametrokoa.

Berrotza hitza etor daiteke: berro (berriro lantzen den lurra, lehen aldiz lantzen den lurra, lugorria)[3]; berro- "jaro" eta -otz "hotza[4]

Berrotzako herrien mapa eta kokapena.

Erregimen Zaharrean batera administratu zen. Administrazio-unitate gisa mantendu zen XIX. mendearen lehen erdialdeko udal-erreforma arte.[5] Harana deseginda geratu zen, udal erakunde independente bihurtu baitziren gaur egungo udalerri hauek: Mendaza (Mendaza, Asarta, Acedo eta Ubago herriek osatua), Mirafuentes, Mues (Mues herria eta Kabrego herri hustua osatua), Nazar, Piedramillera eta Sorlada; eta Zuñiga, gutxienez XVII. mendera arte haraneko batzarretara joaten jarraitzen zuen.[6]

Otiñano geografikoki Berrotza haranean dago, eta 1456ra arte haranarena izan zen. Handik urte gutxira, Leonor printzesak bere udalerri osoa eman zion Torralba del Riori, zor batzuk betetzeko. Administratiboki Torralba del Rioko kontzeju bat da.[7]

Honako herri hauek osatzen dute:

Hona hemen haraneko eremuak:

Burguillo. Antzinako noblezia-jaurerria izan zen. 1350ean 7 su zituen. Katalina eta Joan III .a erregeek Piedramillerako kontzejuari eman zioten lekua. Bere jatorrizko parrokia gero baseliza bihurtu zen Santa Agreda.[8]

Cabrega. Jaurerria (4 su 1366. urtean), bere petxak 1511n Pedro de Navarra mariskalarenak ziren, agramondar bandoaren buruarenak. Nafarroako Erresumaren ibasioan, Albako dukearen armada gaztelarrari amore eman behar izan zion.1534. urtean eremutzat eman zuten.[9]

Desiñana. Asarta eta Nazar arteko lekua da. 1366an 5 su dauzka. 1663an hutsik dago eta ez dago bizilagunik, 1777an hutsik jarraitzen du, 1810ean Desiñanako abadiak lurrak saltzen ditu, Nazarreko Udal Artxiboan Desiñanaren jabetza-hartzearen 1848ko eskritura gordetzen da.[10]

Estemblo. 1366. urtean 5 su dauzka. XIX. mendean abeletxe bat zen 6 biztanlekin.[11]

Granada de Ega. Jauregia, basoa eta jaurerri eremua. Azedoko baserria, 1887. urtean 5 biztanle zeuzkan, 1940. urtean 5, 1950ean 12, eta 196ean 14.[12]

Paliñares. Muesen, En Mues, Odron ibaitik hurbil dagoen lautadatso batean, non zeramika sigilata eta txanponak, eskulturen burua eta mosaikoak azaleratu ziren.[13]

San Cristóbal de la Berrueza. 1317an, Berrotzako eta beste batzuetako biztanleei San Kristobal herriratzeko baimena eman zitzaien, alde horretatik Gaztelaren aurka muga defendatzeko. Ziur aski, Ega ibaiaren gainean dago, Mendazan; Vianako foruaren arabera antolatu ziren.[14]

Villamera. Tibalt I.a erregeak (1237) bere kargak eguneratu zituen Acedo eta Asartakoekin batera. 1350ean su bakarra zuen, handik gutxira despopulatuko zen.[15]

Berrotza harana 886an aipatzen da, Deyo, Alaone, Iruña, Bizkaia eta Arabarekin batera, Alfontso III .aren Ovetense kronikan. Bertan adierazten da betidanik bertako biztanleek dituzten lurrak direla, eta Asturiasko Alfontso I.aren egunei (739-757) egiten die erreferentzia.[16]

1291. urtean Acedo, Antzin, Asarta, Legaria, Mendaza, Mirafuentes, Mues, Nazar, Oco y Piedramillera herriek osatzen zuten bailara.

XIII. mendean «Deyo lurraldea» aipatzen da, Berrotzaren inguruko eskualde zehaztugabea, Nafarroako Antzinako Foruaren hitzaurrean musulmanen konkistatik salbu egon ziren guneetako bat zena, Baztan, Salazar eta Erronkariko urruneko haranekin batera.[17]

Bianako Printzeak bere Kronikan (XV. mendea) Nafarroako jatorrizko lurraldetzat jotzen ditu Goñi, de Yerri, Valdelana, Améscoa, Valdegabol, de Campezo, de la Berrueza y Ocharán hiribilduak.[18]

Berrotzako azalera historian zehar murrizten joan da, IX. eta X. mendean Berrotza Harana Toloño mendilerroaren ekialdean zegoen herrialde menditsu osoa zen, Araba zaharratik, Egaren sorreratik Deio haranera iritsi arte, gaur egun San Esteban de Monjardinera arte.[19]

1366ko apeoan, Berrotza harana herri hauek osatzen dute: Piedramillera, Burguillo, Mendaza, Estemblo, Sorlada, Mues, Acedo, Asarta, Desiñana, Otiñano, Cabrega, Mirafuentes, Ubago, Zuñiga, Genevilla, Cabredo, San Pedro (Cabredo eta Marañon artean), Eskidi, Labraza, Torralba, Espronceda, Desojo, Azuelo.[20]

Lehen karlistaldian Zumalakarregiren ohiko babeslekua izan zen eta bi guda Berrotzan bertan eman ziren.[21] Lur horietan bi bataila egin ziren, Nazar eta Asartako guda, 1833ko abenduaren 29an Nazar zeuden tropa karlistak, Marcelino Oraak karlisten tropei eraso zien, Zumalakarregik erasoari eutsi zion, baina muniziorik gabe geratu zenean erretiratzeko agindu behar izan zuen. 1834ko abenduaren 12an Mendazako gudua gertatu zen, non Luis Fernández de Cordobak tropa karlistak ustekabean harrapatu zituen, karlistek hori ikustean erretiratzea erabaki zuten.[22]

San Gregorio Ostiense basilika Nafarroako Barrokoko monumenturik esanguratsuenetako bat da. Basilikaren aurretik gaztelu edo gotorleku bat egon zen Piñalban. Mendeetan zehar, erromesaldi eta debozio leku izan da, bertan gordetzen baitira santuaren erlikiak. Ubagon, Tourseko San Martin eliza dago. Protogotiko estilokoa, XII. mende bukaerakoa, Berrotzako zaharrena. Muesen, Santa Maria Magdalena eliza erromanikoa. Erdi-puntuko ataria eta sei kontrahorma nabarmentzen dira. Mirafuentesko San Roman gotorleku-eliza. Harrizko lauzaz estalitako tenpluaren sabaia nabarmentzen da. Kabregan. Nafarroako gotorlekurik garrantzitsuenetako bat dago, harlanduzko harriekin eraikitako jauregiaren zati bat kontserbatzen da. Nafarroako Pedro mariskalarena zen, eta Fernando Katolikoak gotorlekua suntsitzeko agindu zuen.

Kongostoko presa erromatarra. Mues. Harlanduzko hormak, lodiera handikoak, Odron ibaiaren urak aprobetxatuz presa eraiki zen I. mendean. C. o.[23]

Galtzada erromatarra. Piedramillera. Los Arcosetik Amescuarako pasabidea, Antzineruntz.[24]

San Gregorioko harkaitzak. Mues. Modu naturalean pilatutako harkaitz-blokeak, oso deigarriak diren bakantze-formazio bitxiak

Castillo, Erbea eta Trasluzeko kobazuloak. Piedramillera. Oso sakonera txikiko kobazuloak, baina ikusgarriak.

Vasco-Navarro bide berdea. Acedotik Zuñigara. Ez du zailtasunik txikiena ere ibilaldi osoan.[25]

Kostalera, Joar, Umeen iturrira igoera, Malpikaren gaztelua.[26]

Fusilatuak eta errepresaliatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930. urtean haranak 3.000 biztanle inguru zeuzkan. Errepublika garaian honako elkarteak sortu ziren: Sociedad Obrera de Oficios Varios, Sociedad de Trabajadores de la Tierra, Trabajadores de la Tierra para Arrendamientos Colectivos Muesen, Mendazan Centro de Agrupación Republicana, eta Partido Republicano Autónomo, Acedon Asociación Republicana. Langabezia ibarrean nabaritu zen, soilik Muesen 60 pertsona zeuden lanik gabe. 1936an kolpe militarra gertatu zenean, errepresioaren itzala ezkerreko sektore minoritarioaren gainean erori zen. Muesen, uztailaren 20an, Ramon eta Corpus Pinillos anaiak, Valeriano Martínez, Lucas Ortega eta Manuel Márquez atxilotu zituzten. Irailaren 7an Ramón, Corpus eta Lucas Oteizan fusilatuak izan ziren. Halaber, Mendazako Pedro Yániz, "el Chino", kartzela sartu zuten, hilabete bat geroago Lacarren hil zuten. Acedoko Eleuterio Díaz, "el maestrillo" , Urbiolako apaizaren etxean egon zen ezkutaturik, bere emazteren osabaren etxean, azkenean Los Arcoseko kuartelean entregatu zen, eta handik gutxira hil zuten Villatuertan. Asartako Lorenzo Rubio "el Chano" Arquijasen eman zuten hiltzera, Mendazako erregistro zibilean inskribatu zuten haren heriotza, baina zaurituta ihes egitea lortu eta muga igaro zuen. Beste pertsona batzuk ere errepresaliatu zituzten: Ceferino Gaston, Juan Paternain, Felipe Monton, Cruz Urdangarin, Tomás Plaza, Felipe Llano, Jesús Paternain, Asartako Avelina Pérez eta Mueseko Marina Casanova andereñoak.[27]

Pedro Acedo Mirafuentes Jimenez de Tejada. Mirafuentes. 1723. Jerusalengo San Joanen Prior Handia, Mirafuenteseko jauregian jaio zen, Azedo jauregiaren jabeekin ahaidetua.[28]

Gregorio Perez de Alegria. Ubago. 1785. India-Cartagenako inkisitorea. Hiltzean bere liburutegia herrian utzi zuen.[29]

Gabriel Azedo de La Berrueza. Jarandilla de la Vera, Cáceres. 1604. Acedoko jauregiko jabeen senitartekoa da; Amenidades, florestas y recreos de la Provincia de la Vera... izenburuko liburua bere senide Diego de Azedo Albizu, Jauregiko jabeari eskaini zion.[30]

Pedro Azedo de La Berrueza. Jarandilla de la Vera. XVI. mendekoa. Carlos V.aren ardandegi-zain izan zen.[31]

Ramon Fernandez de Pierola Lopez de Luzuriaga. Otiñano. XIX. mendekoa. Gasteizko eta La Habanako apezpikua.[32]

Juan Lobo. XVI. mendekoa. Bidelapurra.[33]

Martin Ruiz de La Berrueza eta bere anaia. Berrotzan jaio ziren. 1080 Espinosa de los Monteros herrian La Berrueza auzoa sortu zuten.[34]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 155 araua. Nafarroako udal izendegia.. .
  2. Gran Enciclopedia de Navarra. La Berrueza. .
  3. Salaberri Zaratiegi, Patxi. (1997). «Euskal toponimia mintzen (Nafarroakoa bereziki)» Fontes Linguae Vasconun Nº 74.
  4. Cierbide Martinena, Ricardo. «Toponimia navarra: historia y lengua» Fontes Linguae Vasconum: Nº 34, 102..
  5. Gran Enciclopedia de Navarra. La Berrueza. .
  6. Gran Enciclopedia de Navarra. La Berrueza. .
  7. Otiñano. Ayuntamiento de Torralba. .
  8. Gran Enciclopedia de Navarra. Burguillo.. .
  9. Auñamendi Entziklopedia. Cabrega. .
  10. Luzuriaga, Gerardo. (2024). Nazar. Su historia. .
  11. Auñamendi Entziklopedia. Estemblo. .
  12. Gran Enciclopedia de Navarra. Granada de Ega. .
  13. Garriz Ayanz, Javier. (1973). Despoblados. Temas de Cultura Popular, Nº 186.
  14. Gran Enciclopedia de Navarra. San Cristobal de la Berrueza. .
  15. Gran Enciclopedia de Navarra. Villamera. .
  16. Auñamendi Entzikopedia. Deyo. .
  17. Auñamendi Entziklopedia. Deyo. .
  18. ¿Cuáles son los territorios originarios de Navarra.... .
  19. Yaniz, Hipólito. (2021). Desojo: historia de un pequeño pueblo. , 51-52 or..
  20. Diccionario geográfico histórico de España. Volumen I. .
  21. Gran Enciclopedia de Navarra. Zumalakarregi. .
  22. Luzuriaga, Gerardo. (2021). Conoce la Berrueza y sus recorridos: Ezagutu Berrotza eta bere ibilaldiak. .
  23. Presa romana. .
  24. Calle Mayor. Piedramillera. .
  25. Bide berdea. .
  26. Luzuriaga, Gerardo. (2021). Ezagutu Berrotza eta bere ibilaldiak. .
  27. 1936. Navarra. De la esperanza al terror. Altaffaila Kultur Taldea.
  28. Pastor Abaigar, Victor. «Frey Pedro de Acedo y Mirafuentes, gran prior de la Orden de San Juan de Jerusalén en Navarra» Principe de Viana Nº 243.
  29. Cartas del Consejo a los Tribunales de Indias 346, ff.: (s. f.).. .
  30. Luzuriaga, Gerardo. Berrotza - La Berrueza: Una mirada peculiar al Valle. Plataforma Gardatxo, 202 or..
  31. Morales Martinez, Hilario. (2021). Lazos de historia y poesía. .
  32. Luzuriaga, Gerardo. (2021). Conoce la Berrueza y sus recorridos: Ezagutu Berrotza eta bere ibilaldiak. Plataforma Gardatxo, 22 or..
  33. Diario de Navarra. .
  34. Argaiz, Gregorio. (1675). La sociedad laureada de San Benito.... .

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]