Berrozi
| Berrozi | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Bernedo |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°46′N 2°31′W / 42.76°N 2.52°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 0 (2022) |
Berrozi Arabako Bernedo udalerriaren ipar-ekialdean dagoen herri abandonatua da, hiribilduaren titulurik ez daukana. Kapildui mendiaren ekialdean kokatuta dago.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izartza ipar-mendebaldean eta Azazeta (Arraia-Maeztu) ekialdean mugakide ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1025. urteko Donemiliagako goldea dokumentu ospetsuan, Berrozihavi toponimoaren aldaerarik zaharrena agertzen da. Gero ez da Erdi Aroan berriro ere dokumentatuko.[1][oh 1]
1961 arte Arluzea udalerriaren zati, 1961-1976 tartean Arluzea-Markiz delakoaren barnean kokatu zuten azken urte horretan Bernedora pasa arte.
Tiro eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ertzaintzak 1980ko hamarkadaren hasieran bizkartzainen taldea entrenatzeko lekua herri honetan (dagoeneko biztanlerik gabea) kokatu zuen, eta hori dela-eta talde berezi horrek "berrozi" izena hartu zuen. Eusko jaurlaritzak 150 milioi pezeta ordaindu zituen 700 hektareako eremu hori erosteko[2].

Gero Berrozi ertzaintzaren egoitza bilakatu zen.[3]
Oharra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ez dugu argitaratuta topatu, baina Julen Manterolak emandako hitzaldi batean, (Gasteizen, 2025-10-23an), Ander Rosek, hitzaldi osteko galdera txanda bat aprobetxatuz, Berrozihavi hori jatorriz < *Berrozihuri izan zitekeela komentatu zuen. Argudio bezala zera plazaratu zuen, dokumentu zahar batean Villa de Berrozi en la Arraya de Navarra agertzen zela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Berrozi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-11-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) "El secreto mejor guardado ve la luz" (elpais.com)
- ↑ EJ - Irekia. «Irekia - Lehendakaria Ertzaintzaren arduradunekin bildu da Berrozin» www.irekia.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-07-31).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Bernedoko herriak udaleko webgunean
| Bernedoko herriak | ||
|---|---|---|
|
Angostina • Arluzea • Bernedo • Berrozi • Durruma Kanpezu • Izartza • Kinta • Markiz • Navarrete • Okina • Urarte • Urturi • Villafría | ||
