Berry Pomeroy gaztelua
Berry Pomeroy gaztelua | |
---|---|
Ondasun Ingelesa | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-mendebaldeko Ingalaterra |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Devon |
Konderri | Devon |
Barruti | South Hams |
Herrixka | Berry Pomeroy |
Koordenatuak | 50°26′56″N 3°38′13″W / 50.449°N 3.637°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1496 |
Jabea | English Heritage |
Kudeatzailea | ![]() |
Arkitektura | |
Estiloa | Tudor architecture (en) ![]() |
Zerbitzuak | ![]() |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1108571 eta 1017855 |
Webgune ofiziala | |
Berry Pomeroy gaztelua (ingelesez Berry Pomeroy Castle) Ingalaterrako Devon konderriko Berry Pomeroy udalerrian dagoen gaztelu bat da, Totnes udalerritik oso hurbil.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko eraikina normandarren konkista garaikoa zen, Pomeroy normandar familiaren jabetzakoa, baina gaztelua 1580an eraikitzez amaitu zen. Luzaroan Seymour familiaren jabetzakoa izan eta 1700an abandonatua izan zen.
Kondairak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluaren inguruan mamuen ipuin eta kondaira ugari daude, Ingalaterrako gaztelu sorginduen artean ospetsuenetakoa delarik. Kondaira honen arabera gaztelua zaintzen duten bi andereen mamuak agertzen omen dira: Andere Zuria eta Andere Urdina. Kondairaren arabera, Andere Urdinak bertatik igarotzen den jendeari laguntza eskatu eta dorrera erakartzen omen ditu. Harengana hurbiltzen den oro erail egiten omen du. Ustez, Andere Urdina normandar jaun baten alaba omen da, eta gazteluko ziegetan barna bere haurtxoaren heriotzaren saminaren ondorioz harat-honata ibili ohi da, haurtxo hori bere aitak bortxatu izanaren ondorioz erditu baitzuen. Aldiz, Andere Zuria delakoa Margaret Pomeroy omen da, bere edertasunaz jeloskore zen Eleanor ahizpak gazteluko ziegetan preso sartu eta geroztik bere izpiritua han omen dago. Maiz, bi andereen istorioak elkar nahastu egin ohi dira.
-
Gazteluaren ikuspegi orokorra.
-
Hondakinak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Berry Pomeroy gaztelua. Ingalaterrako Ondarea (Ingelesez)