Berta Cáceres

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berta Cáceres

Hondurasko Indigenen eta Herri Erakundeen Batzordeako zuzendari

Bizitza
JaiotzaLa Esperanza (Intibucá)1971ko martxoaren 4a
Herrialdea Honduras
Talde etnikoaLenca people (en) Itzuli
HeriotzaLa Esperanza (Intibucá)2016ko martxoaren 2a (44 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: Su-arma
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzaile ekologista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak
MugimenduaEkologismoa
ekofeminismoa
berta.copinh.org
IMDB: nm6218657 Edit the value on Wikidata

Berta Isabel Cáceres Flores (La Esperanza, Intibucá, 1971/1972/1973ko martxoaren 4a – La Esperanza, 2016ko martxoaren 3a) Hondurasko lenka herri indigenako liderra, ekintzaile ekologista eta giza eskubideen defendatzaile sutsua izan zen, hainbat mehatxu jaso ostean erail zutena.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berta Isabel Cáceres Flores Hondurasko La Esperanza hirian sortu zen. Haren amak, Berta Floresek, hartu eta babestu zituen El Salvadorko Gerra Zibileko iheslariak[1].

1993an, Hondurasko Indigenen eta Herri Erakundeen Batzordea (COPINH) sortu zuen, ibaien pribatizazioaren aurka egiteko asmoz. Zur-industria, industria hidroelektriko eta meategien gehiegikeriei aurre egin zien, eta gobernuak egindako lurren desjabetzen kontra borrokatu zen. Estatu Batuen base militarrak indigenen lur eremuetan kokatu izanak ere salatu zuen. [2].

Demokraziarekin ere izan zuen konpromisoa. 2009ko ekainaren 28an Manuel Zelaya presidentea kargutik kendu zuen estatu kolpearen aurkako mobilizazioen burua izan zen. Testuinguru horretan, AEBek Hondurasen izandako presentzia militarra salatu zuen. Militar horiek hedatu ziren, lenka herriaren inguruan operazio militarrak egin zituzten, eta herrialdean zehar base militar gehiago eraikitzeko mehatxua egin zuten.[3]

2006tik aurrera, buru-belarri jardun zuen Agua Zarcako urtegiaren kontrako borrokan. Presa horren eraikuntzak indigenak lekuz mugiaraztea ekarriko zukeen, eta nekazaritza garatzea eragotziko ziekeen. Bertak lenka, Hondurasko herri indigenarik handiena, antolatu zuen borroka horretarako. Gobernuaren erantzun faltaren ondorioz, 2010ean Tegucigalpan protesta egin zuten Kongresuak proiektua bazter zezala eskatzeko. 2013an, lenka herriak errepideak hartu zituen urtebetez makineriari bidea oztopatzeko. Militar, polizi, guardia pribatu edota sikarioei aurre egin behar izan zieten, eta hiru lider indigena erailak izan ziren. Kanpaina horri esker, Sinohydro txinatar multinazionalak eta Munduko Bankuak baztertu egin zuten proiektu hidroelektriko hori.

Hainbat urtetako lana aitortuz, Goldman Ingurumen saria eman zioten 2015ean, ekintzaile ekologistentzat aitormen handiena duen saria. Mehatxu ugari jaso zituen eta, 2016ko martxoaren 3an, indarrez sartu ziren haren etxera eta tiroz hil zuten.[3] 2017ko otsailean, Garapenerako Holandako Bankuak eta Kooperazio Industrialerako Funtsa Finlandiarrak behin betiko kendu zioten babesa Agua Zarcako proiektu hidroelektrikoari.[4]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berta Cáceres. goldmanprize.org (Noiz kontsultatua: 2017-08-09).
  2. Ray Apache. Beharrezko 12. jokalaria. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-09) Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0).
  3. a b Urkola Agirrezabala, Ane. (2016-03-04). «Berta Cáceres, botereari aurre egiteagatik hil duten ekintzailea» Argia (argia.eus) CC-BY-SA lizentzia.
  4. Ramirez, Xalba. Berta Cáceresek borrokatu zuen urtegia gelditu dute. argia.eus (Noiz kontsultatua: 2017-08-09) Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0).
  5. (Gaztelaniaz) Cacho (AI), Olatz. (2017-11-16). «Honduras: guardianas de los ríos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).