Bertol Arrieta
- Artikulu hau Bertol Arrieta Kortajarenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arrieta (argipena)».
| Bertol Arrieta | |
|---|---|
Ahotsa | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Zarautz, 1975eko ekainaren 2a (50 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Tesi zuzendaria | Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez Iñaki Alegria Loinaz |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, informatikaria, unibertsitateko irakaslea, gidoilaria eta film-zuzendaria |
Parte-hartzailea
| |
| Lantokia(k) | Donostia |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| bertolarrieta.eus | |
Bertol Arrieta Kortajarena (Zarautz, Gipuzkoa, 1975eko ekainaren 2a) euskal idazle, zinemagile, gidoigile eta informatikaria da.[1][2] Gidoigintzan ere aritua, narraziogintza izan da Arrietaren jarduera nagusia. Hala, bi ipuin-libururen egilea da: “Txikira beti hordago!” (Erein, 2004), eta “Alter ero” (Susa, 2012). Era berean, haur eta gazte literaturako hainbat liburu idatzi ditu, baina 2021eko udazkenean kaleratu zuen helduentzako bere lehen nobela, “Gezurra berdaderoa” (Elkar) komedia erotikoa. Urte bereko Café Bar Bilbao antzerki saria irabazi zuen “Zure sotoko ardoa” bere lehen antzezlanarekin.[3] 2022an bere lehen nobela grafikoa argitaratu zuen, Sandra Garayoa ilustratzailearekin elkarlanean ("Hodeien gaineko aldean"), zeina gaztelaniaz eta frantsesez argitaratu baitzen 2023an.
2003an hasi zen idazten, Donostia Hiria ipuin lehiaketa irabazi zuen orduan, What a Wonderful World narrazioarekin. Harrezkero ipuinak idazten jarraitu zuen, aldizka, informatikako irakasle eta ikertzaile zen bitartean, baina lanbide hori utzi zuen 2015ean idazle, zinemagile, gidoigile izateko bidean buru-belarri sartzeko.[4]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Alter ero | |
|---|---|
| Fitxategi:0 | |
| Audioa | |
| Bertol Arrieta idazlea Alter ero liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
| Datuak | |
| ISBN | 978-84-92468-40-9 |
| Elurraren formula | |
|---|---|
| Fitxategi:0 | |
| Audioa | |
| Bertol Arrieta idazlea Elurraren formula liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
| Datuak | |
| Orrialdeak | 64 |
| ISBN | 978-84-9027-705-8 |
Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Diesel (2025, Alberdania) ISBN. 978-84-9868-911-2
- Gezurra berdaderoa (2021, Elkar)[5]
- Besarkada bat, behar bada (2019, Elkar)
- Bi doberman Beltz (2019, Arabako Foru Aldundia)[6]
- Elurraren formula (2017, Elkar)[4]
- Burua galdu zuen jirafa (2015, Elkar)[7]
- Alter ero (2012, Susa)[8]
- Ttakun ttan ttakun (Elea, 2006). Helduentzako ipuina, Ametsen baratza liburuaren baitan.
- Txikira beti hordago! (2004, Erein)
- What a wondeful world (2004, Kutxa Fundazioa) ISBN. 84-7173-426-5
Antzerkia (gidoiak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zure sotoko ardoa. 2021ko XIX Café Bar Bilbao Antzerki laburreko saria.[3]
Nobela grafikoak / komikigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hodeien gaineko aldean komikia. Txalaparta, 2022. Sandra Garayoa ilustratzailearekin batera egindakoa. Gaztelaniaz eta frantsesez argitaratua, 2023an.
Zinema (gidoiak)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ez dakit zergatik kontatzen dizudan hau orain (2023).[9][10][11]
- Hil (morir) (2018).[12]
- Zorrak Zor (2017).[12][13]
- Odolean daramagu (Literaturia 2015).[12][14]
- Urteberri on, Oswaldo (Imanol Rayo zinegilearekin batera; 2006).
Hizkuntzaren prozesamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bota bertsoa, eta guk aztertuko dugu. Azken urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren analisia (Elhuyar aldizkaria, 2013)[15]
- Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken bidez: euskarako kateen eta perpausen identifikazioa eta bere erabilera koma-zuzentzaile batean (Goktorego-tesia, UPV-EHU, 2010)[16]
Literatura dibulgatzaile eta eragile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitzaldiak ematen ditu irakurzaletasuna eta literatura-sormena lantzeko,
- Informatika eta literatura uztartzen dituen Kode-poesia laborategia martxan jarri eta gidatzen du www.kodepoesia.eus webgunearen bitartez.[17] Kode-poesia ikastaroak eskaintzen ditu PuntuEUS Fundazioaren laguntzarekin.[18]
Informatikaria eta Ixa taldeko kidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean "Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken bidez: euskarako kateen eta perpausen identifikazioa eta bere erabilera koma-zuzentzaile batean" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Iñaki Alegria Loinaz eta Arantzazu Diaz de Ilarraza Sanchez-en zuzendaritzapean.[19][16][20]
Ixa Talde barruan lanak egin zituen informatika eta bertsolaritza uztartzen:
- 2012an Ibaeta campusean Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza izan zuten,. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[21]
- 2013an bertsoak idazten laguntzeko Bertsotarako Arbel Digitala web-zerbitzua sortu zuen Bertsozale Elkartearekin baita Manex Agirrezabal eta Iñaki Alegria Ixakideekin ere.[22][23][24] Hainbat baliabide eskaintzen ditu tresna horrek: errima-bilatzailea, neurri-markatzailea, neurri-egiaztatzailea, sinonimo-bilatzailea…
- 2014an bertsotarako gaien azterketa automatikoan lehen urratsak egi zituen Jon Lizarazurekin.[25][26]
Robot bertsolariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bertsolaritza eta konputagailuen mundua uztartzen aritu izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle eta ikertzaile izan zen hainbat urteetan, Informatika Fakultatean eta Ixa Taldean, 2015era arte.[27][28][29][28]
Bertol Arrietarekin batera Iñaki Alegria, Aitzol Astigarraga, Manex Agirrezabal eta Basilio Sierra informatikari bertsozaleak aritu ziren ikerketa horretan, Mans Hulden ikertzaile finlandiarra ere aritu zen geroago. Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatiko bat sortu zuten 2001ean.[30] Bertsoak asmatzen laguntzeko Bertsotarako arbel digitala izeneko web-zerbitzua sortu zuten.[27] Bertsolari Txapelketa Nagusi batzuetako bertsoak analizatu zituzten tresna informatikoekin.[31] 2012an eta 2014an Ibaetako campusean bertso-saio xelebre pare bat antolatu zuten bertsolari eta roboten artean.[32][33][34][35]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2021: XIX Café Bar Bilbao Antzerki laburreko saria ZURE SOTOKO ARDOA (Ex Aequo) (Bertol Arrieta Kortajarena) eta DEUS EX TWINGO (Ex Aequo) edo maitasunaren komenentziak (Mikel Fernandino Hernández)[3]
- 2018: Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketa, Bi doberman beltz lanarekin.[36]
- 2017: Gidoi onenaren saria (Lekeitioko 40. Euskal Zine Bileran).[37]
- 2017: JUUL sariketaren 3. saria (Concetta Probanzaren irudiekin), Burua galdu zuen jirafa obrarekin.
- 2007: Vital Kutxa-Apota Tailerra
- 2003: Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak, What a wonderful world lanarekin.
- 2002: Amodiozko Gutunen X. Berrigara Lehiaketa, alargundutako emakume nagusi batek bere senarra izandakoari zerura idatzitako gutunarekin.
- 2001: CAF_Elhuyar Zientzia dibulgaziorako VII. saria."Bertsolaritza errima aurkitzaile automatikoa" artikuluarengatik, Iñaki Alegria, Xabier Arregi eta Bertol Arrieta ziren artikuluaren egileak.[38][39][40]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Arrieta, Bertol - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-01-29).
- ↑ «Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak» www.idazleak.eus (kontsulta data: 2019-01-29).
- ↑ a b c tartean.eus. (2021). «2021ko XIX CAFÉ BAR BILBAO ANTZERKI LABURREKO SARIDUNAK • Tartean Teatroa» Antzerki Konpainia bat, (kontsulta data: 2022-03-27).
- ↑ a b ««Idazten hasi nintzen jakin gabe nora nindoan» - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ Imaz, Andoni. «Gainbehera bat, bizipozez» Berria (kontsulta data: 2021-09-22).
- ↑ Erredakzioa. (2019-07-22). «Bi doberman beltz» 111 Akademia (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ «Iruzkinak Bertol Arrieta» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 34.zkia (2016ko abendua) 52 orr..
- ↑ Erredakzioa. (2012-04-17). «Alter ero - Bertol Arrieta» 111 Akademia (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ Arrieta, Bertol. (2023-10-09). Clip "Ez dakit zergatik kontatzen dizudan hau orain" by Bertol Arrieta. (kontsulta data: 2024-12-04).
- ↑ Arrieta, Bertol. (2023). «'Ez dakit zergatik kontatzen dizudan hau orain'» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-12-04).
- ↑ «Aitaren aitorpena etxera itzultzear den semeari, Bertol Arrietaren laburrean» EITB 2023-12-11 (kontsulta data: 2024-12-04).
- ↑ a b c Hil (morir) - Zorrak zor - Odolean daramagu -- Zinema – Bertol Arrieta Kortajarena. (kontsulta data: 2024-12-04).
- ↑ «"Pastelak erresistentzia sinbolo bihurtu dira" - Zarautz» Zarauzkohitza.eus (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ Odolean daramagu! | Literaturia 2024. 2015-04-30 (kontsulta data: 2024-12-04).
- ↑ Mans, Hulden; Agirrezabal, Manex; Arrieta, Bertol; Astigarraga, Aitzol. [https://aldizkaria.elhuyar.eus/gai-librean/bota-bertsoa-eta-guk-aztertuko-dugu/ Bota bertsoa, eta guk aztertuko dugu Azken urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusien analisia. ] (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ a b Arrieta Kortajarena, Bertol. «Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken bidez: euskarako kateen eta perpausen identifikazioa eta bere erabilera koma-zuzentzaile batean» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (kontsulta data: 2019-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «HASIERA» Kode-poesia (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ «Euskarazko lehen kode-poesia laborategia martxan da» Domeinuak .eus (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ Azaleko sintaxiaren tratamendua ikasketa automatikoko tekniken bidez. – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ Arrieta, Bertol; Alegria, Iñaki; Ilarraza, Arantza Diaz de. (2014-03-19). «Euskararako koma-zuzentzaile automatiko baterantz» Ekaia. EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria 0 (26) ISSN 2444-3255. (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ Robot-bertsolariaren lehen plaza – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertso-eskola digitala - Arbela» www.bertso-eskolak.eus (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ Bertsoak idazten laguntzeko “Arbel digitala” aurkeztu dute. – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Arbel digitala - Bertsolaritzaren Datu-Basea - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ 2013-14 HAP masterreko tesien aurkezpenak (2014/09/17) – Hizkuntza-teknologiak. (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ Lizarazu (Zuz.: Bertol Arreta), Jon. (2014). Lehen urratsak bertsotarako gaien azterketaautomatikoan: gaiaren erregistroarenpredikzioa eta gaiaren eta bertsoaren artekoerlazio semantikoaren azterketa. Euskal Herriko Unibertsitatea, Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Masterra, 40 or..
- ↑ a b Agirrezabal Zabaleta, Manex. (2011-11-15). Bertsotarako arbel digitala. (kontsulta data: 2023-01-29).
- ↑ a b Bertsoak idazten laguntzeko “Arbel digitala” aurkeztu dute. – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (kontsulta data: 2023-01-29).
- ↑ Arrieta, Bertol; Agirrezabal, Manex. (2012). Robot bertsolaria. irrika.net - Youtube (kontsulta data: 2023-01-29).
- ↑ Alegria Loinaz, Iñaki; Iparragirre, Xabier Arregi; Kortajarrena, Bertol Arrieta. (2001). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (162): 20–25. ISSN 2530-9366. (kontsulta data: 2023-01-29).
- ↑ Agirrezabal Zabaleta, Manex; Arrieta Kortajarrena, Bertol; Astigarraga Pagoaga, Aitzol; Hulden, Mans. (2013). «Bota bertsoa, eta guk aztertuko dugu. Azken urteetako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren analisia» ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA (300): 46–49. ISSN 2530-9366. (kontsulta data: 2023-01-29).
- ↑ Robot-bertsolariaren lehen plaza – Hizkuntza-teknologiak, Ixa Taldearen bloga. (kontsulta data: 2023-01-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Azurmendi, Nerea. (2012-04-18). «El debut de los robots bertsolaris» El Diario Vasco (kontsulta data: 2023-01-29).
- ↑ Arizmendi, Nerea. (2012-04-18). Robota, bota bertsoa (bideoa). Diario Vasco.
- ↑ Informatika Fakultatea. (2012-04-18). «Robot bertsolariak» DIFusio@, EHUko Informatika (kontsulta data: 2023-01-29).
- ↑ Berria. «Bertol Arrieta irabazle Ignacio Aldecoa ipuin lehiaketan, 'Bi doberman beltz'-ekin» Berria (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ «Bertol Arrieta saritu dute Euskal Zine Bileran» Urola Kostako Hitza 2017-10-22 (kontsulta data: 2019-12-15).
- ↑ Iñaki, Alegria Loinaz; Arregi Iparragirre, Xabier; Arrieta Kortajarena, Bertol. (2001). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» Zientzia.eus (Elhuyar) (kontsulta data: 2022-07-17).
- ↑ Iñaki, Alegria Loinaz. (2001-02-01). «Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatikoa» Zientzia.eus (kontsulta data: 2022-07-17).
- ↑ Mundiñano, Amaia; Corbella, Karlos. (2001-01-23). Bertsolaritzaren mundua aurrerapen teknologikoekin lotzea lortu dugu. Euskaldun Egunkaria. (Aitzina gehigarria. Norantza atala).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertol Arrieta literaturaren zubitegian
- Bertol Arrietaren webgunea
- Bertol Arrietaren 30 zutabe Berria egunkarian. (2014-2015)
- Bertol Arrieta 111 AKADEMIAn
- Bertol Arrietaren argitalpen zientifikoak Ixa Taldean (32 dokumentu)
- Bertol Arrieta Inguman 9 dokumentu euskal komunitate zientifikoaren datu-basean