Edukira joan

Bertrand Lapurdikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertrand Lapurdikoa
Bizitza
JaiotzaXII. mendea
Herrialdea Nafarroako Erresuma
Heriotza1169ko urriaren 30a ( urte)
Hobiratze lekuaLehuntzeko abadia
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Bertrand (?[oh 1]1169) Lapurdiko bizkondea izan zen. Gartzia Antsoren ondorengoa izan zen, bere lehengusua zena.

1120 inguruan Sordesko abadea zen Gilen Martelekin akordio bat sinatu zuen Ahurtiko portuko arrantza eskubideen inguruan. 1125ean Atturriren gainean eraiki zen zubi baten bidesariaren herena Raimond Martreskoa apezpikuari ematea adostu zuen[1].

Aragoi eta Iruñeko Alfontso I.a erregeak Baiona setiatu zuen 1130ean, eta Bertrandek bertako ateak zabaldu zizkion, sar zedin. Badirudi Nafarroako Erresumaren aldekoa zela. Fortun Gartzeitz Arberoako bizkondearen Atharesa alabarekin ezkondu zen eta, hortaz, Arberoa eta Lapurdi bateratu ziren.

1149an Baionako katedralari Donibane Lohizuneko jaurerria eman zion. 1168an Baztan eta Baionaren arteko bitartekaria izan zen.

1169an hil zen, eta Lehuntzeko abadian lurperatu zuten.

Bost seme-alaba izan zituen Atharesa Arberoakoarekin[1]:

Bigarren aldiz ezkondu zen Tota Biotakoarekin, Orkoiengo dama.

  1. Iturri batzuetan, artikulu honetan erabiltzen den Lur Hiztegi Entziklopedikoa kasu, 1124. urtea eman da bere jaiotza urte gisa. Hala ere, ezinezko datua da, 1120an akordio bat sinatu baitzuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Bertrand - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-10-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.