Bertso zaharrak (1974ko diskoa)
| Bertso zaharrak (1974ko diskoa) | |
|---|---|
| Xabier Lete Bergaretxeren, Antton Valverderen eta Julen Lekuona Berasategiren albuma | |
| Egilea(k) | Xabier Lete Bergaretxe, Antton Valverde eta Julen Lekuona Berasategi |
| Argitaratze-data | 1974 |
| Izenburua | Bertso zaharrak |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | herri-musika, bertsolaritza eta herri-musika |
| Deskribapena | |
| Honen parte da | Antton Valverde-ren albumak Xabier Lete-ren albumak |
Bertso zaharrak 1974an Xabier Lete, Antton Valverde eta Julen Lekuona abeslariek plazaratu zuten bertso zaharren bilduma izan zen. Bilduma bi albumetan zabaldu ziren. Bertsoak garaiko estiloan musikatuak izan ziren eta, horrela, zabalkunde handia ezagutu zuten. Jatorrizko edizioa Herri Gogoa Edigsa konpainiak egin zuen. Lanak, nolabait, bertsolaritza zabaldu eta sustatu nahi zuen eta helburu horrekin hiru abeslariek plazaz plaza aritzeko espektakulua sortu zuten, gero albumen oinarria izango litzatekeena. Azala Felix Garridok atondu zuen.
Xabier Letek eta Antton Valverdek elkarrekin sortu zuten lehen diskoa izan zen hau. Behin bi horiek deitu zituzten kantatzeko Osintxura, Bergarako auzo batera. Letek Xenpelarren bertso batzuk kantatu zituen, jendearen oso gustukoak izan zirenak, eta Valverdek Txirritaren beste bertso batzuk kantatu nituen. Kantaldia egin eta gero, eta, antolatzaileekin mus partida eta bazkaria egin ondoren, hizketan aritu ziren, eta pentsatu zuten zergatik ez egin bertso zaharrekin emanaldi bat. Eta laguntza eskatu zioten Julen Lekuonari, eta hark bere anaia Juan Mari Lekuonaren laguntza eskerga ekarri zien. Txikitatik ziren ezagunak Lete eta Valverde. Lete Oiartzungoa zen, Valverderen familiak udak Oiartzunen pasatzen zituen, eta uda guztian han ibiltzen ziren elkarrekin, herriko plazan jostatzen, pilotan eta beste mila gauzatan.[1]
Taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antton Valverde: ahotsa eta piano.
- Julen Lekuona: ahotsa.
- Xabier Lete: ahotsa eta gitarra.
Bertsoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bi album ziren, beraz lau alde zituen:[2]
1. diskoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A aldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Bizkaiko txerriari jarriak" (4'50), Uztarri bertsolariaren bertsoak.
- "Andresek bere andregaiari" (8'18), Andres Mitxelenaren gertakizunetaz
- "Amalau eriyotzena" (5'02), (Jose Larreina baten gertakizunetaz)
- "Andre txarraren bentajak" (3'29), Xenpelar

B aldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Salbatoreko ermitan" (4'42), Xenpelar
- "Azken juizioko eguna" (1'58), Xenpelar
- "Proporziyo bat" (3'11), Txirrita
- "Zuk il zenduen artzaia" (1'20), Txirrita
- "Oraingo neskatxen jazkera!" (3'32), Txirrita
- "Nagusiya ta maizterra (3'38)", Txirrita
- "Atso gezurti bati" (2'40), Txirrita

2. diskoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A aldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Juana Bixenta Olabe" (6'11), Bilintx
- "Suantxaren bertsuak (3'11), Oiartzungo bertso herrikoiak
- "Nere sentimendua" (3'59), Antonio Urbieta
- "Brabanteko jenobeba" (5'37), Juan Kruz Zapirain

Pello Mari Otaño
B aldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Afrikan sufritzen" (4'01), egile ezezaguna
- "Oraingo Errenteriari" (2'47), Pello Zabaleta
- "Kazkazurik bere buruari" (3'38), Joxe Joakin Urbieta 'Kazkazuri
- "Txepetxarenak" (2'45), Pello Mari Otaño
- "Bertsoak jartzen naiz asi" (5'29), Paulo Yanzi
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sarasola, Ainhoa. (2025-06-17). ««Harro nago Lauaxeta ezagutzearen alde egin dudan lanarekin»» Berria (kontsulta data: 2025-06-22).
- ↑ https://www.soinuenea.eus/es/bertso-zaharrak/er-25292/
