Edukira joan

Bertsolari (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertsolari
MotaBertsolaritza
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaAndoain
FormatuaPapera eta sarea
Banaketa
Banatze-eremuaEuskal Herria
MaiztasunaHiruhilabetekaria
Historia
SortzaileaJoxean Agirre
ErredaktoreakUnai Gaztelumendi, Beñat Hach Embarek eta Antxoka Agirre
www.bertsolari.eus

Bertsolari aldizkaria bertsolaritzari buruzko euskarazko hedabidea da, tematikoa, espezializatua eta nazionala. Paperean argitaratzen dituen aldizkari, liburu eta komikiez gain proiektu oso bat dauka webguneari begira: podcastak, blogariak, albisteak...[1]

Bertsolari aldizkariaren logoa

Joxean Agirrek 1991ko udaberrian sortu zuen Bertsolari aldizkaria eta lau ale argitaratzen dira urtero.[2] Aldizkariaren lehen alea 1991eko maiatzean kaleratu zen. Urte horretan bertan Argia Saria lortu zuen.

Komikigintzak geroz eta garrantzia gehiago hartu du aldizkarian:

  1. NORK. 2015. Xabi Paya eta Patxi Gallego.
  2. Arditutakoak. 2017. Adur Larrea eta Mikel Begoña
  3. NORI. 2019. Xabi Paya eta Patxi Gallego
  4. Bidea da Borroka
    Bidea da Borroka. 2021. Beñat eta Unai Gaztelumendi.
  5. Azken Afaria. 2025 negua. Beñat eta Unai Gaztelumendi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «SARRERA» Bertsolari (kontsulta data: 2023-11-24).
  2. «Bertsolari Aldizkaria - komikipedia» www.komikipedia.eus (kontsulta data: 2023-11-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.