Edukira joan

Bertute txikiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertute txikiak
Datuak
Idazlea (1962)
GeneroaSaiakera, autobiografia
Jatorrizko izenburuaLe piccole virtù
Hizkuntza Italia, (Italieraz)
Euskaraz
IzenburuaBertute txikiak
ItzultzaileaIrene Hurtado de Saratxo
Argitaratze-data2021
ISBN9788498686722

Bertute txikiak Natalia Ginzburgen liburu bat da, jatorrizko bertsioa, italieraz, Le piccole virtù, (1962).

Liburu honek hamaika kontakizun labur biltzen ditu[1], denak ere saiakera literarioaren eta autobiografiaren artean daudenak.[2] 1944ko udazkenetik 1962ko udara bitartean lehen pertsonan idatziak. Narrazioak edo saiakerak bi partetan antolatuak agertzen dira, ordena kronologikoari jarraitu gabe, narrazio autobiografikoak lehen partean eta saiakera literarioak bigarrenean.

Edertasun inarroslea darien kontakizunotan, bizi-ibilbidean egokitu zitzaizkionak hizpide, gogoeta zorrotza eskaintzen dio irakurleari, bere barneko kontuak agerian utziz. Liburu honetan, eskura du irakurleak naziek kartzelan senarra erail ondoren Nataliak idatzi zuen lehen testua, «Negua Abruzzon». Senarraren erailketa presente dago, baita ere, «Zapata urratuak» eta «Gizakiaren umea» kontakizunetan, gerra ondoko hondamendi sozial eta pertsonalarekin batera.

Cesare Pavese adiskide eta lankidearen suizidioaren aztarnatik dator «Lagun baten erretratua», eta «Bera eta ni» kontakizunean, Gabriele Baldini bere bigarren senarrarekiko amodioaren sorreraz dihardu. 1959tik 1962ra arte Ingalaterran Baldinirekin izandako egonaldiaren fruitu dira Ingalaterrari eskainitako bi kapituluak: «Ingalaterraren gorazarrea eta arrangura» eta «La Maison Volpé».

Bigarren zatiko lau testuetan –«Bertute txikiak» izenekoa da horietako bat–, gizarte eta komunitateari erasaten dieten gai edo auzi betierekoei heltzen die Ginzburgek: gerrak suntsitutako belaunaldiarekiko kezka, arimaren gaitzak, isiltasuna, egoismoa, erantzukizuna, errua, eta, betiere, familia, bere lanbidea, klase soziala, dirua, hizkuntzaren eta hezkuntzaren garrantzia, seme-alaben hazkuntza eta zaintza, amatasuna eta idazketa bateratzeko oztopoa, emakume izateak baldintzatutako bizitza, «bertute handien» gorazarrea eta, finean, errukia zer den ikasteko arorik aro kateatzen den giza bizitzan ibili beharreko bidea.

Irene Hurtado de Saratxo Mendieta

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Bertute txikiak – Alberdania. (kontsulta data: 2025-03-26).
  2. ↑ «Bertute txikiak - Natalia Ginzburg» BookBeat (kontsulta data: 2025-03-26).
Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.