Edukira joan

Bertxoko sariketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bertxoko sariketa
Motabertso txapelketa
Indarraldi2002 - 
HerrialdeaEspainia
Genero artistikoabertsolaritza

Bertxoko sariketa Araban urtero jokatzen den bertsolari gazteen txapelketa bat da.

Arabako Bertsozale Elkarteak eta Gasteizko Bagare Kultur Elkarteak 2002an bertsolari gazteek plazak izan zitzaten Bagare sariketa antolatu zuten. Aurreneko hiru ekitaldiak Iñigo Izagirrek irabazi zituen. 2007an Bagare elkartea desegin zen eta Hala Bedi irratiarekin elkarlanean "Bertxoko sariketa" izenarekin jarraitu zuen, hori baita Hala Bedi irratik bertsolaritzaren inguruan duen saioaren izena[1].

UrteaIrabazleaFinalaren egoitza
2002Iñigo IzagirreBagare elkartea (Gasteiz)
2003Iñigo IzagirreBagare elkartea (Gasteiz)
2004Iñigo IzagirreBagare elkartea (Gasteiz)
2005Oihana BartraBagare elkartea (Gasteiz)
2006Jokin LabayenBagare elkartea (Gasteiz)
2007Jokin LabayenErrexala elkartea (Gasteiz)
2008[2]Julio SotoIturrieta sagardotegia (Aramaio)
2009[3]Jone UriaIturrieta sagardotegia (Aramaio)
2010Julio SotoAskartzako sagardotegia (Askartza)
2011Peio OrmazabalIturrieta sagardotegia (Aramaio)
2012Peio OrmazabalGasteizko gaztetxea (Gasteiz)
2013[4]Ruben Santxez eta
Jon Ruiz de Pinedo
Iguaran Elkartea (Agurain)
2014-
2016
ez zen jokatu
2017[5]Aitor UgarteHala Bedi taberna (Gasteiz)
2018[6]Aroa ArrizubietaHala Bedi taberna (Gasteiz)
2019[7]Aroa ArrizubietaHala Bedi taberna (Gasteiz)
2020-
2023
ez zen jokatu
2024[8]Eli Zaldua eta Samuel RodriguezHala Bedi taberna (Gasteiz)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Bertxoko sariketa» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2022-12-08).
  2. «Julio Soto txapeldun Bertxokoko finalean - Aramaio» Goiena.eus (kontsulta data: 2022-12-08).
  3. «Jone Uriak irabazi du Bertxoko bertsolari gazteen sariketa -» Hiruka.eus (kontsulta data: 2022-12-08).
  4. 2013 11 22 bertxoko agurain sanchez jonpi kartzela. (kontsulta data: 2022-12-08).
  5. «Aitor Ugartek irabazi du 2017ko Bertxoko sariketa» Bertsozale Elkartea (kontsulta data: 2022-12-08).
  6. «Aroa Arrizubietak irabazi dau Bertxoko 2018» bizkaie.biz (kontsulta data: 2022-12-08).
  7. «Aroa Arrizubietak jantzi du 2019ko Bertxoko sariketako txapela -» Alea.eus (kontsulta data: 2022-12-08).
  8. Eli Zaldua eta Samu Rodriguezek osatutako bikotea izan da Bertxoko sariketako irabazlea -. (kontsulta data: 2024-02-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]