Berun

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beruna
Lead electrolytic and 1cm3 cube.jpg
82 TalioaBerunaBismutoa
   
 
82
Pb
 
               
               
                                   
                                   
                                                               
                                                               
Ezaugarri orokorrak
Izena, ikurra, zenbakiaBeruna, Pb, 82
Serie kimikoametal txiroak
Taldea, periodoa, orbitala14, 6, p
Masa atomikoa207,2(1) g/mol
Konfigurazio elektronikoa[Xe] 4f14 5d10 6s2 6p2
Elektroiak orbitaleko2, 8, 18, 32, 18, 4
Propietate fisikoak
Egoerasolidoa
Dentsitatea(0 °C, 101,325 kPa) 11,34 g/L
Urtze-puntua600,61 K
(327,46 °C, 621,43 °F)
Irakite-puntua2.022 K
(1.749 °C, 3.180 °F)
Urtze-entalpia4,77 kJ·mol−1
Irakite-entalpia179,5 kJ·mol−1
Bero espezifikoa(25 °C) 26,650 J·mol−1·K−1
Lurrun-presioa
P/Pa 1 10 100 1 k 10 k 100 k
T/K 978 1.088 1.229 1.412 1.660 2.027
Propietate atomikoak
Kristal-egiturakubikoa, aurpegietan zentratua
Oxidazio-zenbakia(k)4, 2
(oxido anfoterikoa)
Elektronegatibotasuna12,33 (Paulingen eskala)
Ionizazio-potentziala1.a: 715,6 kJ/mol
2.a: 1.450,5 kJ/mol
3.a: 3.081,5 kJ/mol
Erradio atomikoa (batezbestekoa)180 pm
Erradio atomikoa (kalkulatua)154 pm
Erradio kobalentea147 pm
Van der Waalsen erradioa202 pm
Datu gehiago
Eroankortasun termikoa(300 K) 35,3
Soinuaren abiadura1.190 m/s
Isotopo egonkorrenak
Berunaren isotopoak
iso UN Sd-P D DE (MeV) DP
204Pb %1,4 >1,4x1017 u α 2,186 200Hg
205Pb Sintetikoa 1,53x107 u ε 0,051 205Tl
206Pb %24,1 Pb egonkorra da 124 neutroirekin
207Pb %22,1 Pb egonkorra da 125 neutroirekin
208Pb %52,4 Pb egonkorra da 126 neutroirekin
210Pb aztarnak 22,3 u α 3,792 206Hg
β-β- 0,064 210Bi

Beruna elementu kimiko bat da, Pb ikurra (Plumbum, latinezko izena) eta 82 zenbaki atomikoa dituena.

Ezaugarri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metal txiro bigun, astun, toxiko eta xaflakorra da. Beruna zuri urdinxka da moztu berritan, baina gris leun kolorea hartzeraino ugertzen da airearekin kontaktuan. Eraikuntzan, baterietan, jaurtigaietan, pisuetan, soldaduran eta aleazio galdagarrietan erabiltzen da. Elementu egonkorren arteko zenbaki atomikorik altuena dauka, nahiz eta hurrengo elementuak, bismutoak alegia, erdibizitza hain luzea edukirik (unibertsoaren bizitza baino luzeagoa), hura ere egonkorra dela kontsideratzen den. Merkurioak bezala, beruna ehun bigunetan eta hezurretan metatzen den neurotoxina bortitza da. Oso fusio puntu baxua du (327.5 °C).

Erauzketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beruna lortzeko galena erabiltzen da hasierako material gisa, lehenik eta behin birrinduz eta xehatuz aberasteko, eta zaborra eta beste elementu batzuk bananduz.

Honeri, fundente siliziko eta basikoak gehitzen zaizko, eta txigorketa egiten da 800 °Cko tenperatura baino handiagoa izanik, eta horrela berun monoxido bihutzen da.

2 PbS + 3 O2 --> 2 PbO + 2 SO2

PbOren erredukzioa lortzeko, labegarai batean koke karboia sartzen da, eta honek erregai gisa funtzionatzen du, baita erreduktore gisa ere. Haizebideetatik insuflaturiko airea kokea karbono monoxido bihurtzen du, eta honek berun (II) oxidoa metalera erreduzitzen du:

2 C + O2 --> 2 CO PbO + CO --> CO2 + Pb

Metal urtua eta zaborra arragoan erortzen dira, non dentsitatearen arabera banantzen diren. Horrela lorturiko berunari, obrako beruna deritzo, eta hainbat ezpurutasun ditu (kobrea, eztainua…), eta errefinamendu elektrolitikoa aplikatzen zaio.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beruna kopuru handietan bateriak fabrikatzeko erabiltzen da, baita kable elektrikoen estalduran ere. Karbonato basikoa aplikatuz, agente atmosferikoei oso erresistente bihurtzen da eta honegatik tutu sanitarioetan, tangetan eta lurpeko kableen estalduran erabiltzen da. Lehen berunezko konposatu batzuk gehitzen zitzaizkion gasolinari erredimendua handitzeko, baina osasunarentzat oso kaltegarria zenez debekatu egin zen. Erradiazio nuklear eta X-izpien babes gisa erabiltzen da, baita aleazio desberdin asko egiteko (soldatzeko metala, inprentako metala…). Berunaren oxidoak pintura babesgarri gisa erabili ohi dira, baina bere toxizitatea dela eta barne-espazioetan erabiltzeari utzi zaio.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]