Edukira joan

Berwickeko duketza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Berwickeko duketza
Datuak
Motanoblezia titulua eta postua
HerrialdeaErresuma Batua

Berwick-upon-Tweedeko duketza Ingalaterrako noblezia titulu bat da, Berwick-upon-Tweed konderrikoa, Northumberlanden, Eskoziako mugatik gertu.

Duke titulu hau lehen aldiz James Fitz-Jamesi eman zioten, Jakue II.a Ingalaterrakoa eta Arabella Churchillen seme ilegitimoari. Ingalaterran sortu zen eta bakarrik gizonek jaso dezakete heredentzian. Berwickeko dukea aipatzen delarik, ohikoan pertsonaia horretaz ari gara, Donostiako historian militar nabarmena, 1719. urtean hiria setiatu eta konkistatu baitzuen, harresietako lehen bretxa irekiz.[1]

Batzuen ustez titulu hau galdutzat eman daiteke, jabeak atzerrian bukatu baitzituen egunak. Baina beste batzuen ustez oraindik existitzen da eta Peñarandako dukearen esku dago. Titulu honen barruan daude Tinmoutheko kontea eta Boswortheko baroiarenak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) SADA, JAVIER. (2008-07-27). «El duque de Berwick» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-02-25).