Edukira joan

Besaçongo Arte Ederren eta Arkeologia Museoa

Koordenatuak: 47°14′25″N 6°01′23″E / 47.2403°N 6.0231°E / 47.2403; 6.0231
Wikipedia, Entziklopedia askea
Besaçongo Arte Ederren eta Arkeologia Museoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Borgoina-Franche-Comté
Departamendua Doubs
Frantziako udalerriBesançon
Koordenatuak47°14′25″N 6°01′23″E / 47.2403°N 6.0231°E / 47.2403; 6.0231
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1694
Inaugurazioa1694
Bisitariak urtean46.469
Kontaktua
Helbidea1, place de la Révolution
Telefonoatel:+33-3-81-87-80-67
Webgune ofiziala

Besançongo Arte Ederren eta Arkeologia Museoa (frantsesez: Musée des Beaux-Arts et d'Archéologie de Besançon) Frantziako museo publikorik zaharrena da. 1694an sortu zen[1], Louvre museo publiko bilakatu baino ia mende bat lehenago.

"Avrigney-ko zezena", 1756an aurkitua. Galo-erromatar erlijioaren adibide bat.

Bildumen jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoko bildumak, funtsean, lau dohaintza nagusiren emaitza dira. Boisot abadeak 1694an bere bilduma hiriko beneditarren Saint-Vincent komentuari utzi zizkion (eskuizkribuak, liburu inprimatuak, dominak, hamaika margolan eta Granvelle familiatik zetozen lau busto: Nicolas Perrenot de Granvelle eta haren seme Antoine Perrenot de Granvelle), bilduma horiek astean bitan jendearentzat eskuragarri izateko baldintzarekin.

Frantziako museo publiko zaharrena da (Louvre 1793ko abuztuaren 10ean sortu baitzen). «Bibliothèque-musée Boisot» hori XVIII. mende osoan maiz bisitatzen zen. Bilduma XVIII. mendearen amaieran aberastu zen, konfiskazio iraultzaileei esker. 1819an, Pierre-Adrien Pâris erregearen arkitektoak 38 margolan eta 183 marrazki eman zizkion museoari, Fragonarden marrazki batzuk barne. Gero, 1894an, Jean Gigouxen ondarea jaso zuen museoak, 3.000 marrazki eta 460 margolanez osatua (eskola espainiarrak, ingelesak, eskandinaviarrak, alemaniarrak...). Azken dohaintza handia George Besson eta haren emaztearena izan zen, 1960an, garai moderno eta garaikideko 112 margolan eta 220 marrazkirekin.

Besançongo Arte Ederren eta arkeologia bilduma hiru multzotan banatzen da: arkeologia, pintura eta mararzketa.

  • Egiptoar bildumak Seramongo, XXI. dinastian bizi izan zen eskribau baten, eta Ankhpakhered-en, Amonen artista eta XXI. dinastiako apaiz baten semearen momiak ditu. Ushabtiak,  jainkoak, etab. irudikatzen dituen figuratxo batzuk ere daude.
  • Historiaurreko bilduma garrantzitsu batek Neolitiko, Brontze Aroko eta Burdin Aroko objektuak ditu.
  • Bilduma arkeologikorik garrantzitsuena garai galo-erromatarrekoa da: mosaikoak (Neptunoren mosaikoa eta Medisen mosaikoa, Collège Lumiere domusean aurkituak), hiriko indusketetan topatutako betse objektu batzuk eta Avrigney-ko hiru adardun brontzezko zezen baten estatua bat biltzen ditu.
  • Erdi Aroko bildumak estatuak, harrizko sarkofagoak eta erlikia batzuk dauzka.

Marrazkien kabinetea:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besançongo Arte Ederren eta Arkeologia Museoak Frantziako kabineterik handienetakoa du, izan ere, XV. mendearen amaieratik XX. mendea arteko eskola europarreko 5.500 artelan dauzka. Bertan Federico Barocci, Tintoretto, Annibale Carracci, Tiepolo artistak daude XV eta XVIII. mendeen arteko lan italiarren artean. Dürer, Rubens, Jacob Jordaens, Rembrandt XVI eta XVII. mendeetako iparraldeko artisten artean eta Poussin, Le Sueur, Vouet, Boucher, Fragonard, Huberto Robert, Watteau, David, Géricault, Delacroix, Courbet, Dufy, Marquet, Matisse, Rodin XVI. eta XX. mendeen bitarteko artista frantsesen artean.

Bildumek XIV. eta XX. mendeen bitarteko arte europarraren garapen eta joera nagusiak erakusten dituzte:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]