Beshbarmak
Beshbarmak | |
---|---|
esku janari eta lamb dish (en) ![]() | |
![]() | |
Osagaiak | bildoskia |
Beshbarmak (kirgizeraz: бешбармак, baxkireraz: бишбармаҡ) Erdialdeko Asiako plater tradizionala da. Kirgizistan eta Kazakhstan herrialdetan plater nazionala da.[1]
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenak kirgizeraz "bost" (беш, besh) "hatz" (бармак, barmak) esan nahi du, izan ere eskuko hatzak erabiliz jaten baita.[2] Beste izen batzuk ere baditu: naryn, turama, dograma edota kullama.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdialdeko Asiako platerak bizitza nomadari estuki loturik daude. Garai hartako estepa zabaletako biztanleek haien animaliekiko zuten menpekotasuna handia zen, horregatik haragidun platerak izaten dira beti[1]. Sobietar literaturak berreskuratu zituen plater hauek, giza talde nomaden eta errusiar kolonoen dikotomia nabarmendu nahian.
Osagaiak eta prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beshbarmak fin-fin xehatutako haragi egosiarekin egin ohi da, gehienetan arkume haragia izaten da, batzuetan zaldi haragia ere bai. Fideoekin eta chyk izeneko tipula saltsa batekin nahastua ateratzen da.[1]
Plater honekin ak-nan (tipuladun ogia) eta shorpo arkume salda zerbitzatzen da kese izeneko katilutan.
Zerbitzatzeko errituala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zerbitzatzeko orduan erritual bat jarraitzen da. Mahaikide ohoragarrienari kasan batean egositako ardi-burua (koy-bash) aurkezten zaio. Mahaikide honek ardiaren gorputza zatitu eta gainerako mahaikideei ematen dizkie.
Gizonik zaharrenek jambash-a jasotzen dute, izter hezurra. Emakume zaharrenek eta errespetatuenek kuiruk edo kuymulchak, buztaneko hezurra. Hankak eta sorbaldak heldu gazteenei aurkezten zaizkie, eta hezur txikienak etxeko errainentzat gordetzen dira. Omurtka, bizkarrezurra, haurrei ematen zaie.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Beshbarmak: Five Finger Food - Edge : Kazakhstan» web.archive.org 2022-04-08 (kontsulta data: 2025-03-11).
- ↑ (Ingelesez) Laumulin, Chokan; Laumulin, Murat. (2009-08-01). The Kazakhs: Children of the Steppes. Global Oriental ISBN 978-90-04-21301-2. (kontsulta data: 2025-03-11).