Besteen odola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Besteen odola
Jatorria
Egilea Simone de Beauvoir
Argitaratze-data 1945
Jatorrizko izenburua Le Sang des autres
Jatorrizko herrialdea Frantzia
Argitaletxea Éditions Gallimard
Ezaugarriak
Genero artistikoa eleberria
Hizkuntza frantsesa
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Paris
Argumentu nagusia Bigarren Mundu Gerra

Besteen odola (frantsesez: 'Le Sang des autres') Simone de Beauvoir idazle frantsesak publié 1945eko abuztuaren 1ean plazaratu zuen eleberria da. 1984an Claude Chabrolek zuzendaria zinemara eraman zuen. Euskaraz, Oier Alonsok itzulita, 2001ean plazaratu zen. Besteen odola, armistizioaren hurrengo egunean. Irakurlegoak berotasunez jaso zuen eta kritikaren aldetik ere arrakasta handia izan zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak erresistentzia eta okupazioaren goibeherak kontatzen ditu. Horrela laburtu du liburua Txalaparta argitaletxeak: "Jean Blomart, etxe oneko semea, kontzientziaren ausikiekin bizi da gaztetatik: bere jatorri burgesaren eta langile-klasearen artean hautatu beharraz, hasieran; komunisten estrategiaren eta sindikalismo hutsaren artean, gero; neska baten maitasun sutsua onartu edo ez, bitartean; naziei aurre egitekotan armak eskuetan hartu edo ez, hurrena. Norberaren ekintzek beste batzuen bizitzan ere ondorio zuzenak izaten baititu, norbere odola ez ezik, besteena ere jokoan jarriz. 1945ean kaleratutako eleberri honek II. Mundu Gerraren aurreko giroa eta Frantziako Erresistentzia azaltzen ditu batik bat, baina, horrez gain, hainbat pertsonaiaren erretratu bikainak eskaintzen dizkigu, beren kontraesan eta gazi-gozo guztiekin: Hélène, Paul, Marcel, Madeleine...".[1]

Zineman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eleberria 1984an moldatu zen zinemarako. Filma frantziar-kanadiar zen eta zuzendaria Claude Chabrol. Aktore nagusiak, bestetik, hauek ziren: Jodie Foster, Michael Ontkean, Sam Neill eta Lambert Wilson.[2]

Euskarazko bertsioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besteen odola, "Literatura Unibertsala", Ibaizabal, 2001. ISBN: 978-84-1360-029-1. Itzultzailea: Oier Alonso. 2021ean berriro ere plazaratu zen "Urrezko biblioteka" sailean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]