Edukira joan

Beta Cephei izar aldakor

Wikipedia, Entziklopedia askea

Beta Cephei izar aldakorrak izarraren azalean pultsazioen ondorioz euren dizdiran aldaketak jasaten dituzten izar aldakor mota bat bidra. Gehienezko dizdira izarraren gehienezko uzkurdura unean du. Ohiko aldaketak 0,01 eta 0,03 magnitude bitartekoak dira, eta oszilazio periodoak 0,1 eta 0,6 egun bitartekoak. Izar aldakor mota hauen eredua Beta Cephei da, mota honi izena ematen diona. Izar honek bere dizdiran 3,16 eta 3,27 arteko itxurazko magnitudeko oszilazio bat du, 4,57 orduko periodo batekin.

B0-B3 espektru motako izarrak dira, Hertzsprung-Russell diagraman sekuentzia nagusitik apur bat gorago daudenak, -3 eta -5 arteko magnitude absolutuekin. Gaur egun, sekuentzia nagusia uzten ari diren izarrak direla suposatzen da, eta horregatik hedapen motel bat eta euren dentsitatearen gutxitze bat jasaten ari dira, pultsazio periodoan handitze bat dakarrena.

Izar hauek ez dira Zefeida izar aldakorrekin nahastu behar, hauek Delta Cephei izarragatik deituak bait dira.

Beta Cephei izar aldakorrik garrantzitsuenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
IzenaBayer izendapenaEspektru motaGehienezkoItxurazko magnitudeaAldaketaren zabaltasuna (magnitudeak)
Hadar edo AgenaBeta CentauriB1 III0,610,045
BecruxBeta CrucisB0.5 IV1,230,08
ShaulaLambda ScorpiiB1.5 IV1,620,06
MurzimBeta Canis MajorisB1 II-III1,930,07
Épsilon CentauriB1 III2,290,02
Alfa LupiB1.5 III2,290,05
GirtabKappa ScorpiiB1.5 III2,410,01
Alfa MuscaeB2 IV-V2,680,05
DecruxDelta CrucisB2 IV2,780,06
Gamma PegasiB2 IV2,780,11
Al NiyatSigma ScorpiiB2 III + O9.5 V2,860,08
Épsilon Persei AB0.5 V2,880,12
AlfirkBeta CepheiB2 III3,160,11
Delta LupiB1.5 IV3,200,04

Fuente: Variables of b Cephei type (Alcyone)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]