Betizu (ETBko saioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Betizu ETBko ETB1 eta ETB3 kateetan euskaraz emititzen zen haurrentzako saio bat zen. Nerea Aliasek aurkezten zuen eta ondoren Jon Gomez aurkezle gaztea izan zen ikuskizunen gidari. 2001ean sortu zen Superbat ordezkatuz, eta 2011n Hiru3k bere tokia hartu arte iraun zuen.

Haurrentzako beste saio batzuk bezala, Betizuk haurrentzako proiektu ugari sortu zituen, klubak (Betizu kluba), antzerki saioak ("Betizu izar artean" eta "Betizu bizi-bizi", adibidez), haurrentzako kantu lehiaketak, lehiaketa hauetatik Euskal Herrian ezagunak diren musika taldeak irten zirelarik, diskak eta jostailuak bezalako beste produktu batzuez gain.

Saioak bere izena Betizu behi arraza euskaldunagatik jaso zuen.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Betizu: emakumezkoa, argala eta ezkerreko belarrian belarritako bat daramana.
  • Betisuis: emakumezkoa, lodia, zuri-beltz kolorekoa eta frantziar azentuarekin hitz egiten duena.
  • M. U.: gizonezkoa, txekorra. Lehen denboraldietan ipurzapi bat zeraman, saio jaio berria izateagatik. Betisuis eta Betizu arazoetatik ateratzeaz arduratzen ohi da.
  • Arrati: gizonezkoa, zezena. Betisuis eta Betizuren adinekoa eta azken honetaz maiteminduta dagoena.