Betleem

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Betleem
Txantiloi:Herrialde info Q219060
Bethlehem-Manger-Square.jpg
Manger plaza
Administrazioa
Herrialdea Txantiloi:Herrialde info Q219060
Gobernazioa Bethlehem
Alkatea Victor Batarseh
Geografia
Koordenatuak 31° 42′ 16″ N, 35° 12′ 22″ E / 31.704444444444°N,35.206111111111°E / 31.704444444444; 35.206111111111Koordenatuak: 31° 42′ 16″ N, 35° 12′ 22″ E / 31.704444444444°N,35.206111111111°E / 31.704444444444; 35.206111111111
Betleem hemen kokatua: Palestina
Betleem
Betleem
Demografia
Biztanleria 25,266 biztanle (2007)
Informazio gehigarria
Webgunea www.bethlehem-city.org http://www.bethlehem-city.org www.bethlehem-city.org

Betleem[1] (arabieraz بيت لحم Bayt Laḥm, "haragiaren etxea", hebreeraz בית לחם Bet léḥem/Bet láḥem, "ogiaren etxea") Jerusalemetik 10 km hegoaldera dagoen hiri palestinarra da.

Judeako mendietan dago, Zisjordanian, eta gaur egun 25.000 biztanle ditu. Munduko kristau komunitate zaharrenetarikoa bertan bizi da, eta historian zehar kristauak izan dira bertako biztanle gehienak, baina gaur egun musulmanek aurrea hartu diete.

Kristauentzat Betleemek esanahi garrantzitsua dauka, bertan jaio baitzen Jesus. Judaismoarentzat ere garrantzitsua da, bertatik gertu baitago Jakob aitalehenaren emazte Rakelen hilobia. Konstantino Handia enperadoreak 330ean eraiki zuen Natibitatearen basilika, Kripta Santua deituriko zulo baten gainean. Tradizioaren arabera, leku horretan bertan jaio zen Jesus. Baliteke hau izatea munduko kristau eliza guztien artean zaharrena.

Jesusen jaiotzaren basilika

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Betleem)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12 13 16 22 26 28 30 30 28 26 20 14 22.1
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 5 5 7 10 14 17 19 19 17 15 11 7 12.2
Euri egunak (≥ 1 mm) 12 11 9 4 2 0 0 0 0 3 7 11 59
Elur egunak (≥ 1 mm) 1 1 0 0 0 0 0 0 0 0 0 1 3
Iturria: myweather2.com[2]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betleem ondorengo hiriekin dago senidetuta:[3][4][5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Betleem Aldatu lotura Wikidatan