Bettino Craxi

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bettino Craxi
Bettino Craxi.JPG
Italiako Errepublikako diputatua


Europarlamentaria


Italiako ministroen kontseiluko presidentea

1983ko abuztuak 4 - 1987ko apirilak 17
Amintore Fanfani - Amintore Fanfani
Bizitza
Jaiotza Milan1934ko otsailaren 24a
Herrialdea  Italia
Heriotza Hammamet2000ko urtarrilaren 19a (65 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (diabetesa)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak italiera
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Lantokia(k) EstrasburgoBrusela eta Erroma
Jasotako sariak
Sinesmenak
Alderdi politikoa Italiako Alderdi Sozialista
Bettino Craxi Signature.jpg

Bettino Craxi (Milan, 1934ko otsailaren 24a - Hammamet, 2000ko urtarrilaren 19a) italiar politikaria izan zen. Italiako Alderdi Sozialistan (PSI) gazterik hasi zen militatzen, eta alderdiko batzorde zentraleko kide zen 23 urterekin. Diputatu hautatu zuten 1968an, eta PSIko presidente 1976an, alderdiak botoen % 10 ere lortzen ez zuen garaian.

Alderdia berregituratu egin zuen, komunisten aurkako estrategiari ekin, eta 1983an Lehen ministro kargua eskuratu zuen. Agintera heltzean komunisten baztertze-politikari eutsi zion, eta Kristau Demokraziarekin osatu zituen koalizio-gobernuak. Sindikatuek gogor erantzun zioten bere politika ekonomikoari, eta greba asko egin ziren bere agintaldian. 1987an dimititu egin zuen, kristau-demokratekin izandako desadostasunengatik. 1993an utzi egin zuen PSIren gidaritza, hainbat ustelkeria kasutan nahastu baitzuten, eta Tunisiara alde egin zuen. Erbestean zegoela hamalau urteko espetxe zigorra ezarri zioten Italiako epaileek, ustelkeriagatik. 1998an indargabetu egin zuen Italiako Auzitegi Gorenak bere kontrako epai larriena. Erbestean, Tunisian, hil zen, 2000. urtean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bettino Craxi Aldatu lotura Wikidatan