Edukira joan

Betty Webb (kode-haustailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betty Webb (kode-haustailea)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCharlotte Elizabeth Vine-Stevens
JaiotzaRichard's Castle (en) Itzuli1923ko maiatzaren 13a
Herrialdea Erresuma Batua
Heriotza2025eko martxoaren 31 (101 urte)
Jarduerak
Jarduerakcryptanalyst (en) Itzuli
Lantokia(k)Bletchley Park (en) Itzuli
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraAuxiliary Territorial Service (en) Itzuli
Graduasarjentu
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
IMDB: nm12544318 Edit the value on Wikidata

Charlotte Elizabeth Webb (jaiotzez, Vine-Stevens; Londres, 1923ko maiatzaren 13a - 2025eko martxoaren 31) Bigarren Mundu Gerran Bletchley Park-en lan egin zuen kriptoanalista izan zen.[1][2][3][4] 1941ean, Erresuma Batuko Britaniar armadan lanean hasi zen, emakumeen atalean (Auxiliary Territorial Service).[5]

Bizitzako lehen urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charlotte Elizabeth Vine-Stevens da bere izen osoa, bere ama Charlotteren omenez, hala ere, "Betty" izenez ezaguna da. Bere haurtzaroa Richard's Castle izeneko herri britainiarrean eman zuen, eta "idiliko" gisa deskribatu izan du berak. Etxean bertan hezi zuten; bere amak berari eta bere anaiari etxeko eskolako klaseak eman zizkien.[6] Bigarren Mundu Gerra hasi zenean etxeko ekonomia ikasketak egiten ari zen Radbrook Collegen, Shrewsbury-n.[7] 1941eko maiatzean, 18 urte bete bezain pronto, Britaniar armadako emakumeen atalean (Auxiliary Territorial Service) izena eman zuen, eta oinarrizko entrenamendua jaso zuen Wrexham-eko Royal Welch Fusiliers' kuartelean. Handik Londreseko Devonshire House-era elkarrizketa batera eraman zuten eta bertatik berehala bidali zuten Bletchleyra.[7][4]

Bigarren Mundu Gerra eta Bletchley parkea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bletchleyra iritsi zenean, britainiarrek atzemandako irrati-mezu alemaniar enkriptatuak katalogatzeko agindua jaso zuen, Enigma zifratzaile alemaniarra hausteko asmoz.[8][4] Halaber, Major Tester-en sailean, Japoniako atalean ere aritu zen.[9] Webbek berak azaldu zuenez, Major Tester sailean jasotako mezuak txarteletan erregistratu behar ziren, zapata-kutxetan antolatzen zituzten ondoren, modu eraginkorrean berreskuratu ahal izateko mezuak. Egunean 10.000 mezu inguru antolatzen zirela uste da.[9] Konkretuki, japoniarrei bidean atzemandako mezuekin lan egin zuen, eta egindako lana hain izan zen ona, non gerora Washingtonera bidali baitzuten, Ameriketako Estatu Batuei laguntzera.[4]

Sekretu ofizialen legea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bletchley Parken kontratatutako pertsona bakoitzak, lanean hasi aurretik, Sekretu Ofizialen Legea sinatu behar zuen.[9] Horren arabera, egiten ari ziren lanaz ezin zuten ez beren familiekin, ez lagunekin, ezta Bletchley-ko beste lankideekin ere hitz egin.[9] Horregatik, konfidentzialtasun eta isilpeko betebeharrak amaitu arte ez ziren konturatu bertako langileak ere parkean egin zuten lanaren osotasunaz; orduan bakarrik ulertu ahal izan zuten egindako lana bere osotasunean.[9]

Sariak eta aipamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Webb Britainiar Inperioko Ordenako (MBE) kide izendatu zuten 2015ean "Bletchley Parken egindako lana gogoratzeko eta sustatzeko zerbitzuengatik". 2021ean, Frantziako gobernuak Webbek Bletchley Parkean egindako lana aitortu zuen, Chevalier de la Légion d'Honneur (Ohorezko Legioko zalduna) izendatuz.[10][11]

2021eko otsailean, Webb Worcestershiren (Ingalaterra) bizi zen.[12] 2023ko maiatzean bete zituen 100 urte.[13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Keogh, Kat. (5 September 2012). «Wythall woman's role as a WWII Enigma codebreaker at Bletchley Park» Birmingham Mail.
  2. «Roll of Honour» Bletchley Park.
  3. «Michael Portillo hails Bletchley Park's secret heroes» Bletchley Park 14 January 2012.
  4. a b c d (Ingelesez) «'I wanted to do something more for the war effort than bake sausage rolls.'» Magazine 2020-05-06.
  5. (Ingelesez) «Portrait painting: Betty Webb MBE | National Army Museum» www.nam.ac.uk.
  6. (Ingelesez) Webb, Betty. (2023). No More Secrets: My part in codebreaking at Bletchley Park and the Pentagon. Mardle Books, 1-256 or. ISBN 978-1837700219..
  7. a b (Ingelesez) Webb, Betty. (2024-11-18). «Being a Bletchley Park codebreaker was the best time of my life» The Telegraph ISSN 0307-1235..
  8. «Women in IT Awards winners revealed at glitzy ceremony» Information Age 29 January 2012.
  9. a b c d e Webb, Betty. (February 2012). Charlotte Elizabeth “Betty” Webb, née Vine-Stevens. Bletchley Park.
  10. Lusher, Adam. (January 1, 2018). «94-year-old Bletchley Park veteran: I helped defeat the Nazis in 1941 and I'm ready to fight fascism again now» The Independent.
  11. Harris, Tristan. (3 July 2021). «Wythall's Bletchley Park veteran Betty Webb MBE is officially presented with the Légion d'Honneur by the French government» Bromsgrove Standard.
  12. (Ingelesez) Wright, John. (2021-02-28). «WW2 codebreaker Betty Webb: 'It horrifies me when people talk about money'» The Telegraph ISSN 0307-1235..
  13. Betty Webb: Thousands wish codebreaker, 100, happy birthday. BBC News 16 May 2023.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]