Betzaida Urtaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Betzaida Urtaza

Bizitza
JaiotzaLegorreta1988ko irailaren 10a (35 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaHumanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea
Fernando Pessoa University (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
ingelesa
portugesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, itzultzailea eta editorea

amesgile.com
Facebook: 101252861795391/posts/124285212825489/ Instagram: amesgile2020 Edit the value on Wikidata

Betzaida Urtaza (Donostia, Gipuzkoa, 1988ko irailaren 10a) idazlea, itzultzailea, Amesgile argitaletxeko zuzendaria eta ipuin-kontalaria da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betzaidak disfrutatu egiten du idazten, gozoki goxo-goxoak prestatzen eta amona zaharra zaintzen. Haren amets handienetako bat idazle handi bihurtzea da, eta haurrek ametsak egitea, ikastea eta bere istorioekin dibertitzea. Gustuko du bere irudimena askatzea eta ingurukoekin inspiratzea. Era berean, beretzat oso garrantzitsuak diren gaiak lantzen saiatzen da, hala nola natura, ingurumena, familia, maitasuna, adiskidetasuna, magia, emozioak... Eta haurrei zenbait balio erakusten, hala nola errespetua, hobetzeko indarra edo altruismoa. Umorea, errealitatea, gozotasuna, misterioa eta abentura-ukituak ematen saiatzen da haren istorioei.

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Betzaidak Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza ikasketak Legorretako Ugaro Herri Ikastetxean egin zituen, DBH eta Batxilergoa Ordiziako Oianguren Institutuan. Haur eta Nerabeen zaintzako ikastaroa Tolosako La Inmaculada Ikastetxean. Irakasle- Haur Hezkuntza espezialitatea Eskoriatzako HUHEZI Mondragon Unibertsitatean. Antzerki Ikasketak Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean (AET/TAE). Turismo ikasketak A Coruñako Campus Training eta Portugaleko Universidade Fernando Pessoan. Argazkilaritza ikasketak A Coruñako Campus Training eta Portugaleko Universidade Fernando Pessoan. Sukaldaritza eta gozogintza ikasketak Portugaleko AESA Academyan.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020an gordeta zeukan sormen guztia kalera ateratzea erabaki zuen. Aitaren heriotza medio, etxera bueltatu behar izan zuen 2019an, Europan lanean zebilela. Hasieran ez zekien zer egin, baina poliki-poliki inspirazioa etorri zitzaion eta idazten hasi zen. Hainbat argitaletxerekin harremanetan jarri ondoren, baina erantzunik lortu gabe, amak eman zion behar zuen bultzada, «'guk argitaratuko ditugu', esan zion», gogoratzen du Urtazak. Horrela sortu zuen Amesgile, bere argitaletxea, «amestu, ikasi eta ondo pasatzeko».

Hilabete batzuetako lanen ondoren, bere lehenengo fruituak jaso zituen.

Bost hizkuntzatan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak bost hizkuntzatan argitaratzen ditu: euskaraz, gazteleraz, frantsesez, ingelesez eta portugesez. Burrunba txoria da itzulpenik gabeko bakarra, momentuz euskaraz bakarrik dago. Bost hizkuntza menperatzen ditu Urtazak, eta berak egiten ditu itzulpen guztiak.[2]Amesgile argitaletxearen arduraduna da; Idatzi, itzuli, banatu... argitaletxeko lan ia denak bere gain hartu ditu, ametsetik ere asko baitu abiarazi zuen proiektuak

Haurrentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amalia eta espaziorako bidaia, (2020) (5 hizkuntzatan eskuragarri).
  • Burrunba txoria.[3] (2020) (Euskaraz).
  • Gaua, (2021) (5 hizkuntzatan eskuragarri).
  • Maria eta Amlaren mundu harrigarria. Ilustrazioak Dominikar Errepublikako Nathalia Riverak egin ditu.(2021) (5 hizkuntzatan eskuragarri)
  • Malen eta itsas izarra. Ilustratzailea, Bojana Stajanovic.[4](2021) (5 hizkuntzaran eskuragarri).
  • Musuak eta besarkadak (2021) (5 hizkuntzaran eskuragarri).
  • Ilma amonaren abenturak (2022) (Euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Plastiko gehiagorik ez (2022) (Euskaraz eta gaztelaniaz).
  • Braveness ahizpak eta altxorra (2022) (Euskaraz eta gaztelaniaz). Ilustratzailea Margherita Grasso italiarra.
  • Musu eta besarkada magikoak (2023) (5 hizkuntzatan). Ilustratzailea Ffion Evans Alemaniarra.

Helduentzat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Maisha. Lua Hidalgak idatzitako helduentzako eleberria.[5]Azaleko irudia eta barruko ilustrazioak Maite Arbonies urretxuarrarenak dira. Hitzaurrea berriz, Maitane Ormazabal zumarragarrarena.

Pertsona bakoitza mundu bat da, hala gara! Hori onartu eta erreibindikatu egin behar dela uste dut. ‘Maisha’ konplexurik gabe idatzita dago, irakurlearen barrenak mugitu eta pentsatzen jarri nahi ditu.

  • Mateo misteriotsua (Anaren itzal ezkutuak) (2023) (Euskaraz eta gaztelaniaz) Lua Hidalga Unzuetak idatzitako bigarren eleberria.

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipuin kontaketa saio ugari egiten ditu, Goierrin eta handik kanpo ere.[6][7]

Segura Irratiko kolaboratzailea ere bada Betzaida.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kontzientzia sortu nahi dut argitalpenekin, hori da helburua». (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  2. «Haur literatura, Legorretatik mundura» El Diario Vasco 2021-07-31 (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  3. «Amestu eta bidaiatu mundu berrietara» Gipuzkoako Hitza 2020-12-11 (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  4. BETZAIDA URTAZA – Segura Irratia. (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  5. «'Maisha'» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-10-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  6. «Sesión de cuentacuentos de Betzaida Urtaza: 'Amesgileen ipuinak'» www.kulturklik.euskadi.eus 2021-10-13 (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).
  7. «Sesión de cuentacuentos de Betzaida Urtaza: 'Amesgileen ipuinak'» www.euskadi.eus 2021-10-13 (Noiz kontsultatua: 2022-06-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]