Beurko-Bagatza (barrutia)
Beurko-Bagatza (4) | |
---|---|
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Udalerria | Barakaldo |
Auzoak | Bagatza, Beurko eta Santa Teresa |
Azalera | 0,409 km² |
Biztanleria | 10.856 (2013) |
Beurko-Bagatza Barakaldoko (Bizkaia) 4. barrutia da. Eustatek emandako datuen arabera barrutiak 10.856 biztanle zituen 2013. urtean,[1] eta 0,409 kilometro koadroko azalera.[2] Udalerriaren iparraldean kokatua dago, Galindo ibaiarekin muga egiten duelarik.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bagatzako barrutia hiru auzok osatzen dute: Santa Teresa, Beurko eta Bagatza. Beurkoko auzoan Barakaldon egondako berritze prozesurik aipagarrienetako bat burutu da. Beurko Zaharra izeneko etxebizitza taldea 1950eko hamarkadan eraiki zen, halamoduzko materialak erabilita. Urteak aurrera egin ahala, eraikinetako askok aluminosia izan zuten horregatik. 1980ko hamarkadatik aurrera bizilagunen protestak areagotu egin ziren, eta udalari irtenbide bat eskatu zioten.
Urte luzeen ondoren, proiektu bat aukeratu zen auzoa berritzeko. Proiektuaren arabera, auzunea osatzen zuten 700 etxebizitzak eraitsi, eta berriak eraikiko ziren. Horrez gain, operazioa errentagarria egiteko, beste 540 etxe eraikiko ziren, guztira 1.240 etxebizitza zenbatuz. Lehen lanak 2002. urtean hasi ziren eta ondorengo urteetan lehen blokeak botatzen hasi ziren. Obrek iraun bitartean, bertako bizilagunak Barakaldoko beste guneetan bizi izan ziren alokairuko etxeetan.
Proiektua lehen fasea 2005. urtean burutu zen eta lehen etxebizitzak eman zitzaizkien jabeei. Ondoren geratzen ziren blokeak bota eta bigarren fasea hasi zen. Fase hau 2007. urtearen amaierarako buruturik egotea aurreikusten da.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bertan kokatuta dago San Eloy Ospitalea, jatorrian Sanatorio Quirúrgico Altos Hornos de Vizcaya zena.
- Bilboko metroaren 2. linean Bagatzako geltokia dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eustat. «Bizkaiko biztanleria barruti eta zentsu-sekzioen arabera, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2013» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
- ↑ Barakaldoko Udala. «Datu Orokorrak» (Noiz kontsultatua: 2014-10-27).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) San Eloy ospitalearen webgunea