Beverley Callard
| Beverley Callard | |
|---|---|
(2010) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Morley (Mendebaldeko Yorkshire), 1957ko martxoaren 28a (68 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Eccles (Manchester Handia) |
| Familia | |
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Bruntcliffe Academy (en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea |
Beverley Jane Moxon, ezagunagoa Beverley Callard izenez (Morley, Leeds, Ingalaterra, Erresuma Batua, 1957ko martxoaren 28a) britainiar aktorea da, Coronation Street izeneko telesailean Liz McDonald pertsonaia antzeztu zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Beverley Clive okina eta ama Mavis Moxon piano-kontzertista izan zituen. Ahizpa gazteagoa dauka, Stephanie Moxon izenekoa. Beverley "The White Horse" izeneko taberna baten jabea da, baita "M30" izeneko jatetxe batena ere. Anne Kirkbride aktorea lagun mina izan zuen.
1974. urteko urtarrilaren 19an, haurdun zegoen 16 urte zituela, Paul Atkinson kazetariarekin ezkondu zen urte berean. Beverley haurdun geratu zen, baina abortua izan zuen. Bi urte geroago, bikoteak ongietorria eman zion lehen alabari, Rebecca Callard, ama legez aktorea. 1977. urtean, bikotea dibortziatu egin zen, oso gazteak baitzire eta Paulek edaten zuenean, alde bortitza baitzuen.[1]
1980. urtean David Sowden ekonomia-maisuarekin ezkondu zen, eta Beverley ezkontza horretan abortua jasan zuen. Bikotea 1988. urtean dibortziatu egin zen, modu lagunkoian.
1989. urtean, Beverley haurdun geratu zen Steve Callardekin eta bikotea ezkondu egin zen. Handik gutxira, 1990. urteean, lehen umea izan zuten elkarrekin, Joshua Callard. Hala ere, ezkontza bukatu egin zen, Beverleyk zera jakin zuenean jasan zuen minbizi zerbikalaren tratamendutik osatzen ari zenean, Steve desleiala izan zitzaiola,
2010. urteko urriaren 30ean, Beverley Jon McEwan etxegilearekin ezkondu zen. Bikotea Salfordera joan zen bizitzera, Jonen seme Ben McEwanekin batera.[2][3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkian Jaqui Coryton pertsonaia interpretatu zuen Hay Fever antzezlanean, Liz eta Rita Billy Liar-en eta sorgin gaiztoa Snow White-n.
Beverleyk Real Results, Rapid Results, Ultimate Results eta Lasting Results izeneko ariketen liburu eta bideoak argitaratu ditu.
1989. urteko urriaren 27an, Coronation Street telesail britainiar arrakastatsuan hasi zen lanean, eta Liz McDonald izan zen 1998ra arte,[4] Beverleyk telesailetik alde egitea erabaki eta beste proiektu batzuetan kontzentratu arte. Geroago, 2000. urtean itzuli zen telesail horretara, eta 2001. urtera arte jarraitu zuen. Agerraldi berezi bat egin zuen 2003. urtean, eta handik gutxira, 2004. urtean itzuli zen berriro. Hala ere, 2010. urtean, telesaila utziko zuela iragarri zuen, programan 21 urte pasatu ostean.[5][6] Azken agerraldia 2011. urteko apirilaren 14an izan zen, bere pertsonaiak etxez aldatzea erabaki eta gero. 2013. urteko maiatzaren bukaeran, Beverley telesailera itzuliko zela iragarri zuten, urte bereko urrian.[7]
2001. urtetik 2003. urtera Flo Henshawen papera egin zuen Two Pints of Lager and a Packet of Crisps telesailean.
2008. urtean 60 Minute Makeover programako atal batean agertu zen berriz, non talde bati bere eskola apaintzen lagundu zion.
2010. urteko ekain eta abendu bitartean Loose Women programako aurkezle lanetan jardun zu. Urte berean, All Star Mr and Mrs telesailaren hirugarren denboraldian hartu zuen parte.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista:
| Urtea | Lana | Rola | Oharrak |
|---|---|---|---|
| 1989 - 1998, 2000 - 2001, 2003 - 2011 | Coronation Street | Liz McDonald | 933 kapitulu |
| 2004 | Mile High | Carole | kapitulua # 2.5 |
| 2001 - 2003 | Two Pints of Lager and a Packet of Crisps | Flo Henshaw | 19 kapitulu |
| 2002 | The Bill | Chrissie Hendry | "014" kapitulu |
| 2000 | Casualty | Laura Hughes | "Sympathy for the Devil" kapitulua |
| 2000 | The Peter Principle | Barbara | 6 kapitulu |
| 1987 | Screen Two | Polizia | "Will You Love Me Tomorrow" atala |
| 1986 | Hell's Bells | - | "Back Page Story" kapitulua |
| 1984 | Dear Ladies | Estilista | "O, Mr. Mayor" kapitulua |
| 1984 | Love and Marriage | Makillatzailea | "Lucifer" atala |
| 1983 | Emmerdale Farm | Angie Richards | telesaila |
| 1983 | Shades of Darkness | Rhoda | "The Intercessor" kapitulua |
Agerraldiak:
| Urtea | Saioa | Oharrak |
|---|---|---|
| 2010 | All Star Mr and Mrs | lehiakidea |
| 2010 | Loose Women | aurkezlea - 18 kapitulu |
| 2008 | 60 Minute Makeover | lehiakidea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) McCaffrey, Julie. (2010-05-31). «Beverley Callard reveals her secret wedding plans after depression hell» The Mirror (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Ingelesez) «Corrie's Callard announces engagement» Digital Spy 2010-06-01 (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Ingelesez) «Beverley Callard marries partner» Digital Spy 2010-10-31 (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Ingelesez) «Liz McDonald» Coronation Street Wiki (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ Loveys, Kate. (2010-10-20). «Ta-ra chuck: Shock as Beverley Callard quits Coronation Street after 21 years» Mail Online (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Ingelesez) «Bev Callard to leave 'Coronation Street'» Digital Spy 2010-10-20 (kontsulta data: 2025-09-10).
- ↑ (Ingelesez) «Corrie return for Liz McDonald» Digital Spy 2013-05-30 (kontsulta data: 2025-09-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beverley Callard Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Digital Spy > Celebrity News > Beverley Callard