Edukira joan

Beverley Palesa Ditsie

Wikipedia, Entziklopedia askea
Beverley Palesa Ditsie

Bizitza
JaiotzaSoweto, 1971 (54/55 urte)
Herrialdea Hegoafrika
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Beverley Palesa Ditsie (Soweto, 1971) hegoafrikar ekintzaile lesbiana eta zinema zuzendaria da.

Ditsie Orlando Westen jaio zen, Soweton, Hegoafrikan, 1971n.

Jarduerak eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoafrikako lehen Harrotasunaren Martxaren antolatzaileetako bat da Ditsie. 1990ean, Johannesburgen egin zen martxa hura. Ditsiek eta haren lagun Simon Nkoli ekintzaileak elkarrekin jardun zuten ekitaldia antolatzeko, izan ere, Simonek ideia hura izan zuen, AEBetara egindako bidaia baten ondoren. Ekitaldian zehar, telebistan parte hartu zuen, kultur ikono bihurtuz, eta baita mugimendu erlijiosoen gorrotozko jomuga ere. Bere segurtasuna bermatzeko, Harrotasunaren Martxatik bi astez eskoltatu egin behar izan zutela adierazi zuen. Ditsie kritiko agertu zen martxaren inguruko jarduerekin, Hegoafrikako LGBT mugimenduaren barruan kultura eta arraza banaketa bat ikusten baitzuen.[1][2]

1995ean, Nazio Batuen Erakundeak Pekinen egin zuen Emakumeen Laugarren Mundu Konferentzian parte hartu zuen Ditsiek, eta NBEren aurrean LGBT eskubideei buruz hitz egin zuen lehen lesbiana afrikarra izan zen. NBE konbentzitu nahi izan zuen sexu-orientazioen aniztasunari buruzko ebazpenak onar zitzan.[3]

Ditsie aktore eta zuzendari gisa aritu zen telebistan 1990etik, eta, hala, telebistako lehen haur izar beltza bihurtu zen, 1990eko hamarkadaren amaieran; Livewire - Communities reality showean filmatu zuen, eta saioko lesbiana beltz bakarra izan zen. Horrez gain, 20 dokumental baino gehiagoren idazle, zuzendari eta aholkularia izan da. Simon and I (2001) film-dokumentalak ikus-entzule sariak irabazi zituen, besteak beste, Montrealeko (Kanada) Oxfam/Vues d'Afrique best documentary, 2004an.[4] Nicky Newmanekin batera zuzendu zuen film hori Ditsiek. Simon and I lanaren istorioa autobiografikoa da, eta Hegoafrikako LGTBI eskubideen aldeko mugimenduaren aitzindarietako bat izan zen Simon Nkolirekin egindako bidaia pertsonal eta politikoa erakusten du. Bere filmak elkarrizketak eta artxiboko materiala erabiltzen ditu. Ditsie LGBT pertsonen eskubideen alde lan egiten duen GLOW (Gay and Lesbian Organisation of the Witwatersrand and Lesbian Organisation of the Witwatersrand) gobernuz kanpoko erakundearen sortzaileetako bat da. LGTB gaien inguruan NBEri interpelazioa egiten lehena ere izan zen.[5][6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Beason, Tyrone. (16 août 2014). «Gay Rights in Name Only in the 'Rainbow Nation'» The Seattle Times..
  2. Langan, Michael. (2014). «Beverly & I: Interview with Beverley Ditsie» Polari Magazine..
  3. Manthorpe, Jonathan. (14 septembre 1995). «UN Delegates Split on Lesbianism» Medicine Hat News..
  4. Are you looking for Virtual Programming?. ..
  5. Film Makers. ..
  6. Munro, Brenna M.. (2009). «Queer Family Romance: Writing the 'New' South Africa in the 1990s» GLQ (journal)|GLQ: A Journal of Lesbian and Gay Studies 15 (3): 397–439...
  7. Simon and I. ..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]