Beverly Hills Cop

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:17, 22 urtarrila 2016

Beverly Hills Cop (euskaraz Beverly Hillseko Polizia) 1984ko Martin Brest estatubatuar zinema zuzendariaren umore eta akziozko polizia filma bat da. Bertan, Eddie Murphy, Judge Reinhold, John Ashton, Lisa Eilbacher, Ronny Cox eta Steven Berkoff aktoreek antzeztu zuten.

Filmak sekulako arrakasta izan zuen bai ikusle nahiz diru etekinen aldetik, 1984ko urte hartan diru mundu osoan etekin gehien lortu zuen Ghostbusters filmarengandik oso hurbil ipini zelarik. Ondorioz filmak bi jarraipen izan zituen: Beverly Hills Cop II (1987) eta Beverly Hills Cop III (1994).

Argumentua

Axel Foley (Eddie Murphy) Detroit hiriko polizia odolbero, buruargi eta lotsagabe bat da, bere adiskide bat hil zuen hiltzaile baten urratsak jarraituz Kaliforniako Beverly Hills auzo dotorera iritsi delarik. Baina Axel hiltzailea atzemateko helburua lortzear dagoela, nazioarteko kontrabandista eta droga trafikari sare batean barneratuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak