Bhama Srinivasan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bhama Srinivasan
Bizitza
Jaiotza Chennai1935eko apirilaren 22a (84 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
 India
Britainiar Raj
Heriotza  (84 urte)
Hezkuntza
Heziketa University of Madras Itzuli
Manchesterreko Unibertsitatea
Columbia Britainiarreko Unibertsitatea
Tesi zuzendaria James Alexander Green Itzuli
Jarduerak
Jarduerak matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Clark University Itzuli
University of Illinois at Chicago Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Matematika Elkartea

Bhama Srinivasan (Chennai, India, 1935eko apirilaren 22a) indiar matematikaria da, multzo finituen adierazpen teoriaren alorrean egindako ekarpenengatik ezaguna. Izan ere, 1990ean Noether Lecture saria irabazi zuen bere ekarpenak sarituz. 1981etik 1983ra Association for Women in Mathematics elkarteko lehendakaria izan zen.

1959an doktoregoa lortu zuen. Problems on Modular Representations of Finite Groups (Multzo Fintuen Modulu Adierazpenen Inguruko Problemak) izenburudun tesia landu zuen Manchesterko Unibertsitateko James Alexander Green matematikariak zuzenduta. Gaur egun, Srinivasan unibertsitate irakasle dabil Chicagoko Illinoisko Unibertsitatean. Guztira, bost doktorego-ikasle izan ditu. Paul Fongek eta biek hainbat ikerketa-artikulu argitaratu dituzte modulu-adierazpen eta Deligne–Lusztigen teorien inguruan.

2012an Ameriketako Estatu Batuetako Matematiken Elkarteko kide bihurtu zen.