Bharatiya Janata Alderdia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bharatiya Janata Alderdia
Datuak
Izen laburraBJP, பாஜக, బిజెపి, বিজেপি, भाजप, भाजपा eta ભાજપ
Motaalderdi politikoa eta erakundea
HerrialdeaIndia
Ideologiacultural nationalism (en) Itzuli, Hindu nationalism (en) Itzuli, Hindutva (en) Itzuli, Integral humanism (en) Itzuli, kontserbatismoa eta Eskuindar populismoa
Kokapen politikoaeskuin politiko
Jarduera
KidetzaNational Democratic Alliance (en) Itzuli eta International Democracy Union (en) Itzuli
Kide kopurua180.000.000 (2019)

Lok Sabha
302 / 545
Agintea
LehendakariaJagat Prakash Nadda (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formanational level Indian political party (en) Itzuli
Historia
Sorrera1980
Sortzailea
SorlekuaDelhi
Koloreak         
webgune ofiziala
Twitter: BJP4India Edit the value on Wikidata

Bharatiya Janata Alderdia (Bharatiya Janata Party, hindiera eta ingelesezko nahasketan BJP siglekin ezaguna, Indiako Herri Alderdia) Indiako bi alderdi politiko nagusietako bat da 21. mendean, Indiako Kongresu Nazionalarekin batera.[1] Indiako Errepublikako alderdi politiko agintaria izan da 2014az geroztik.[2]

2020ko hamarkada hasieran Indiako alderdi politikorik handiena da, parlamentu nazionalean eta estatuetko legegintzaldietan duen ordezkaritzari dagokionez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BJPren jatorria Bharatiya Jana Sangh alderdia da, 1951n Shyama Prasad Mukherjeek sortua[3]. Larrialdi Egoeraren ondoren (1977), Jana Sangh beste alderdi batzuekin bat egin zuen Janata Alderdia osatzeko; Kongresuko Alderdia garaitu zuen alderdia 1977ko hauteskunde orokorrean. Boterean hiru urte eman ondoren, Janata alderdia 1980an desegin zen eta orduan Jana Sangh-eko politikari batzuek BJP eratzeko elkartu ziren. Hasiera batean arrakastarik ez zuen izan, 1984ko hauteskunde orokorretan bi aulki irabazi zituzten bakarrik, baina Ram Janmabhoomi mugimendu hinduistarekin batera hazi zen. Estatu-hauteskundeetan hainbat garaipen lortu ondoren eta hauteskunde nazionaletan emaitzarik onenak lortu ondoren, BJP parlamentuko partidarik handiena bihurtu zen 1996an; hala ere, ez zuen gehiengorik Parlamentuko behe-ganberan, eta 13 egun besterik ez zuen iraun. [4]

1998ko hauteskunde orokorren ondoren, BJP buru zuen koalizioak, Aliantza Demokratiko Nazionala (National Democratic Alliance, NDA) izenekoak gobernua izan zuen urtebetez, Lehen Ministro Atal Bihari Vajpayee izan zelarik. 21. mendean NDA koalizio siglekin agertu da BJP, eta horrekin lortu du Narendra Modi Gujarateko ministro nagusi izandakoak 2014ko hauteskunde orokorretako garaipena, eta ondorengo Indiako buruzagi nagusi bihurtzea. Baina NDAren atzean indar eta sigla nagusia BJP dela argi dago.

Ideologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

BJP eskuineko alderdia da, eta haren politika nazionalismo hinduista izan da historikoki. Ideologia eta antolaketa lotura estuak ditu Rashtriya Swayamsevak Sangh (RSS) mugimendu politiko zaharragoarekin.[5]

BJPren ideologia ofiziala humanismo integrala deritzotena da, Deendayal Upadhyayak 1965ean lehen aldiz formulatua. Baina alderdiaren ageriko konpromisoa Hindutvarekin da, jarrera nazionalista hindu hertsiak islatu ditu historikoki. BJPk kontserbadurismo soziala eta printzipio nazionalistetan oinarritutako kanpo-politika defendatzen ditu. Politika horiekin bereziki Indiako musulmanak alienatzen ditu neurri handi batean BJPk, hala nola, Katxemirako estatus berezia indargabetzea aldarrikatzen duenean, Ram Mandir tenplua Ayodhyan eraikitzea bultzatzean, musulmanen kontrako indarkeria piztu izan duen polemika bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Bharatiya Janata Party» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-26 data duen 1068095798 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.