Bhirum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bhirum
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Nigeria
SinonimoakNigeriako ponia

Nigeriako ponia edo, Bhirum, Nigeriako Ipar aldeko bertako zaldi arraza da. Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da[1].

Antza arraza bertan sartutako Kamerungo ponien ondorengoa da. Arrazak beste aldetik nomadek ekarritako berberiar zaldien odola daukate. Berberiar arrazako abere hauek bertako poniekin nahastu zituzten arraza horrela sortuz[2].

Nigeriako ponia tamainaz handia da, hau dela eta batzuek ponia baino zaldi txikia dela diote. Abere hauek oso ondo moldaturik daude bero handia jasatera.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burua: Bakuna. Soslai zuzeneko abereak dira. Belarri mugikorrak dira.
  • Gorputza: Bular sendoa. Bizkarraldean apur bat zorrozten dira.
  • Kolorea: Kolorei dagokienez, kolore ezberdin askoko zaldi arraza da.
  • Izaera: Lasaiak eta jasan handikoak.

Oro har poni erakargarriak dira, sendoak eta hanka indartsuekin[2]. Zamabere zein zela zalditzat erabiliak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mason, I.L. 1996. A World Dictionary of Livestock Breeds, Types and Varieties. Quatrième édition. C.A.B International. page 273.
  2. a b https://web.archive.org/web/20120207035655/http://www.equinekingdom.com/breeds/ponies/nigerian.htm

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]