Bhutango historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bhutango historia historiaurrean hasten da. Horrela aitortzen dute aurkituriko arma, artefaktu, harrizko eraikuntza eta giza jardueraren beste proba batzuk. K.a. 2000. urteaz geroztik han bizi izan da gizakia. [1]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendeetan zehar, Himalaiako mendikatea inguratzen zuen lurraldea liskar eta gerra bizien mende egon zen. Gaur egun Bhutan den lurraldea, mendeetan zehar, batez ere, Tibeteko biztanleek okupatu zuten, eta haiek gai izan ziren Erdialdeko Asia osoa kontrolatzeko, Songtsän Gampö inperioa sortu zenean. Lurralde horretan tibetar budisten presentzia egonkorra da lehen erreferentzia historiografikoa, Bhutan sortzeko abiapuntua geroago.[1]

Bhutanen etorkizuneko historiaren ikuspegitik, hiru pertsonaren etorrera izan zen garrantzitsua. Lehenbizikoa Pha-jo ekialdeko tibetarra izan zen. Bertako tradizioaren arabera, XIII. mendearen hasieran Bhutanera iritsi zen. Bigarren pertsona Rnying-ma-pa yogin Padmagling-pa (1450-1521) izan zen, Tibeten eta Himalaiako eskualde osoan ezaguna ezkutuko tratatu erlijioso eta profetikoen berraurkitzaile gisa. Errege butaniarren egungo lineak dio berarekin lotura duela. Hirugarrena, Mad 'Brug-pa' ('Brug-smyon) Kun-dga'-inspir-pa (1455-1529?) izan zen. X. mendetik XVI. mendera bitartean, tibetar asko, monje eta jogik Bhutan eskualdea bisitatu zuten misiolari, ameslari eta erromes gisa. Batzuk XIII. mendearen hasieran iritsi ziren Tibeteko mongolen erasoekin lotutako borroka politikoaren babesleku bila. Garai luze horretan, Bhutanek eskualde-identitate ez formala bazuen ere, izaera politikorik ez.[2]

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bhutan estatu-nazioa, Druk Yul izenez ezaguna bertan, 1626an sortu zen gobernu teokratiko batekin. [3] Gobernu teokratiko horren buru Drukpa leinuaren lama bat izan zen, Ngawang Namgyal (Zhabdrung Rinpoche) izenekoa, nazioaren fundatzailetzat hartzen dena: Bhutango figura politiko nagusietako bat. Namgyalek hainbat gaztelu gotortu -dzong-- eraikitzea eta indartzea lortu zuen, lurraldeko tokiko botereak zentralizatzeko gai zirenak, eta hurrengo hiru mendeetarako erregealdiaren lurralde- eta antolaketa-antolamenduaren oinarriak ezarri zituztenak. Lehen Rinpochea hil ondoren, ordea, botere absolutua lurraldea osatzen zuten bederatzi probintzietako tokiko gobernadoreen eskuetara pasa zen eta herrialdea oso deszentralizatuta mantendu zegoen garai horretan. 1728an, Zhabdrung-en ondorengotza, hau da, Ngawang Namgyalena, bere lehen berraragiztatzearengana pasazen: Jigme Dakparengana. Bigarren Zhabdrung hori ez zen gai izan Bhutanen zeuden sentsibilitate desberdinak batzeko eta horrek tokiko gobernadoreen arteko lehia sortu eta sistema politikoa ezegonkortu zuen.[1]

Britainiar Inperioarekin gerrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bhutanen historia, XVIII. mendearen amaieratik XX. mendearen hasiera arte, armada butaniar eta britainiarraren arteko bataila txiki eta ertainen segida da, lurralde-kontrolaren eta merkataritzaren kontrolaren inguruan. Bhutanen eta Assam, Bihar eta Bengalako eskualde indiarren burujabetza zegoen lehian. Bhutango botere zentrala, ahulduta, armada britainiarrak Bhutanen gaineko kontrola hartu zuten 1772-1773an. Druk Desi (Bhutango gobernu zibila) autoritaterik gabe eta Tibetek laguntza ukatu ondoren bake-itun bat sinatzera behartua egon zen, eta 1730 baino lehen zituen mugetara itzuli zen herrialdea. Tentsioak ez ziren 50 urtez konpondu. 1864an, britainiar Inperioak gerra deklaratu zion Bhutani merkataritza-sarea eten egin zuelako, Druk Desi berriak independentzia berreskuratzeko egindako ahaleginaren ondorioz. Duarseko Gerra edo Bhutango Gerra deitu zioten. Bost hilabete besterik ez zuen iraun, eta armada britainiarrak berreskuratu zuen Bhutanek okupatutako Assam eta Bengalako duar-en gaineko kontrola. Gatazka Sinchulako Ituna sinatzearekin amaitu zen. Itun horren bidez, Bhutanek lurralde horiek britaniar Inperioari utzi zizkion herrialdearen hegoaldeko beste lurralde batzuez gain eta urtero egin beharreko ordainketa sinbolikoek burujabetza asmoak suntsitu zituzten.[1][4]

Gerra zibilak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1651n Zhabdrung Ngawang Namgyalen heriotzarekin hasi zen 255 urteko ezegonkortasun aldia herrialdean. Gerra zibilek 1906 arte jarraitu zuten. 1882-1885eko aldia Bhutanen historia markatuko zuten matxinada eta gerra zibil ugarik.[1][5]

Monarkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ugyen Wangchuck-ek lortu zuen barne-gatazken ondoren Bhutanen boterea eta subiranotasuna finkatzea etaIndian britainiarrekin harremanak egonkortzea. Azkenean, 1907an, Ugyen Wangchuck Butanen herentziazko monarka hautatu zuten, neurri handi batean Indiako gobernuak eskatuta. Indaiak agintaritza egonkorra nahi zuen herrialdearekin harreman komertzial eta diplomatikoak finkatzeko, kokapen estrategiko pribilegiatua baitzuen. Erregearen irudia sortu zen Butanen: Druk Gyalpo.[1] Hiru urte geroago, tratatu bat sinatu zen, eta britainiarrek Bhutango barne-arazoetan ez sartzea erabaki zuten; Bhutanek, berriz, Britainia Handiari kanpo-asuntoak zuzentzen utzi zion. Eginkizun hori India independenteak hartu zuen bere gain 1947an.[6]

Independentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949an, Indo-Bhutandar akordio batek Bhutango eremuak itzuli zituen, herrialdeak jasotzen zituen urteko diru-laguntzak formalizatu zituen, eta Indiak atzerri-defentsan eta -harremanetan zituen erantzukizunak zehaztu zituen. [6]

Errefuxiatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1988an, Butanek jakinarazi zuen Nepalera hiztun ziren 100,000 bizilagun baino gehiago kanporatu zituela, eta errefuxiatu-komunitate handi bat sortu zela. Nepalen eta Sikkimen biltzen dira NBEko aldi baterako errefuxiatu-eremuetan. Nepal eta Butanen arteko urte askoko negoziazioen ondoren, 2000. urtean Butanek hasiera batean erabaki zuen errefuxiatu-mota batzuk Butanera itzultzea. Hala ere, ez zuen aurrera egin. Gaur egun bi kanpaleku baino ez dira geratzen eta errefuxiatuen populazioa 18.000 pertsonak baino gutxiagok osatzen dute.Gainerakoak munduko bestel herrialdetara berbideartu dira. Zortzi herrialdetako talde bat elkartu zen 2007an aukera hori sortzeko, Butaniako errefuxiatuek bizitza berriak has zitzaten: Australia (5.554), Kanada (6.500), Danimarka (874), Zeelanda Berria (1.002), Herbehereak (327), Norvegia (566), Erresuma Batua (358) eta Estatu Batuak (84.819). [7][8][9] 2017an, errefuxiatuak birkokatzeko programa baten barruan AEBra bidaiatzeko hautatutako ehunka butaniar linbo batean geratu ziren Nepalen, Donald Trumpen gobernuak pertsona horien harrera bertan behera uzteko hartutako erabakiaren ondorioz.[10] Butaniako errefuxiatuek gero eta suizidio-tasa handiagoa dute AEBetan. – baita kanpamentuetan gelditzen direnak ere – eta horrek nazioarteko alarma eragin du.[11][12][13]

Demokrazia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko abenduan, Jigme Singye Wangchuckek iragarri zuen hauteskundeak egingo zirela. 2008a geroztik hauteskunde demokratikoak daude. Konstituzio-proposamen bati oniritzia eman ondoren, Wangchuck erregeak Jigme Khesar semearengan abdikatu zuen 2006ko abenduan. Oxforden hezitako 26 urteko gazteak eutsi zionerreformen bideari eta herrialdea sistema monarkiko parlamentario bihurtzeko apustua egin zuen, mende bateko absolutismoaren ondoren. Hautesleen% 79,4k erabili zuen bozkatzeko eskubidea.[14][4]

Barne Zoriontasun Gordina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Barne zoriontasun gordina barne produktu gordina (BPGd) baino askoz garrantzitsuagoa da". (Jigme Singye Wangchuck, 1974)[15]

1974an, Jigme Singye Wangchuck-ek18 urte zituen aita bat-batean hil eta munduko errege gazteena bihurtu zenean. Egun hartatik aurrera, barne-zoriontasunaren filosofiak (BZGd) gidatu ditu Bhutanen politika eta haren garapen-eredua. Ideia da aurrerapena neurtzeko modua ez dela diru-fluxuan soilik oinarritu behar. Gizarte baten benetako garapena arlo materialean eta espiritualean egindako aurrerapenak elkar osatzen eta indartzen direnean gertatzen da. Barne-zoriontasun gordinaren kontzeptu butaniarra lau zutabetan oinarritzen da, eta horiek gobernuaren politika bakoitzaren oinarri izan behar dute. Zutabeak: 1. Garapen sozioekonomiko iraunkorra eta bidezkoa. 2. Kultura zaindu eta sustatzea. 3. Ingurumenaren kontserbazioa. 4. Gobernu ona. Hori praktikan jartzeko, laugarren erregeak filosofia horren zerbitzura zegoen egitura instituzional berri bat sortu zuen 2008an, BFGdeko batzorde nazional batekin eta tokiko batzorde batzuekin batera.[15]

Bhutango Erresumaren isolatze-prozesuak zeregin garrantzitsua izan du BZGd gizarte-ongizatearen neurgailu gisa finkatzeko. Hala, kontsumismoa eta merkataritza librea bezalako merkatu-dinamikek Bhutango biztanleen lehentasunetatik kanpo jarraitzen dute; aberastasunak eta hazkunde espiritual kolektiboak, berriz, zoriontasuna eta, beraz, biztanleen gizarte-ongizatea lortzeko oinarria izaten jarraitzen dute.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f (Gaztelaniaz) Rodríguez-Calles, Luis; Rodríguez-Calles, Luis. (2019-08). «Breve historia de Bután. Una identidad y un horizonte común en torno a la felicidad como objetivo político» Estudios de Asia y África 54 (2): 373–390.  doi:10.24201/eaa.v54i2.2434. ISSN 2448-654X. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  2. (Ingelesez) Ardussi, John Albert. (1977). Bhutan before the British : a historical study.  doi:10.25911/5d74e29e9f60e. (Noiz kontsultatua: 2022-01-30).
  3. (Gaztelaniaz) PUEAA. (2022-01-28). «Bután: “El país de la felicidad”-Programa Universitario de Estudios sobre Asia y África» PUEAA (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. a b «Facts About Bhutan» worldfacts.us (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  5. (Ingelesez) Wangchuk, Dorji. (2016). (pdf) Foundations of Bhutan History. A Concise Guide. .
  6. a b (Gaztelaniaz) «Bután - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  7. (Gaztelaniaz) (pdf) Nepal/Bután: Las conversaciones bilaterales no resuelven la crisis de los refugiados. La comunidad internacional debe emprender una acción concertada. (Amnistía Internacional). .
  8. (Gaztelaniaz) Refugiados, Alto Comisionado de las Naciones Unidas para los. «El reasentamiento de refugiados butaneses supera las 100.000 personas» UNHCR (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  9. (Gaztelaniaz) «Guterres dice que refugiados en Nepal deben sentirse libres para decidir sobre sus propias soluciones» Noticias ONU 2007-05-24 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  10. (Gaztelaniaz) «Cientos de refugiados butaneses bloqueados en Nepal por el veto de Trump» La Vanguardia 2017-02-02 (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  11. (Gaztelaniaz) [https://rua.ua.es/dspace/bitstream/10045/25053/1/RMF_40_32.pdf La resiliencia psicosocial de los refugiados butaneses reasentados en los EE.UU.. ].
  12. Cochran, Jennifer; Geltman, Paul L.; Ellis, Heidi; Brown, Cheryl; Anderton, Stephanie; Montour, Jessica; Vargas, Monica; Komatsu, Kenneth et al.. (2013-07-05). «Suicide and Suicidal Ideation Among Bhutanese Refugees — United States, 2009–2012» Morbidity and Mortality Weekly Report 62 (26): 533–536. ISSN 0149-2195. PMID 23820966. PMC 4604782. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  13. (Ingelesez) Ao, Trong; Shetty, Sharmila; Sivilli, Teresa; Blanton, Curtis; Ellis, Heidi; Geltman, Paul L.; Cochran, Jennifer; Taylor, Eboni et al.. (2016-08-01). «Suicidal Ideation and Mental Health of Bhutanese Refugees in the United States» Journal of Immigrant and Minority Health 18 (4): 828–835.  doi:10.1007/s10903-015-0325-7. ISSN 1557-1920. PMID 26711245. PMC PMC4905789. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  14. (Gaztelaniaz) «Bután estrena democracia» El País 2008-03-24 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  15. a b (Gaztelaniaz) Guimón, Pablo. (2009-11-29). «El reino que quiso medir la felicidad» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  16. Espitia Villamil, Raúl Yesid. (2016-11-29). La Felicidad Nacional Bruta (FNB) y sus efectos como indicador del bienestar social sobre la población en el Reino de Bután (2010-2015). Universidad del Rosario (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]