Bi Petrien Gerra
Bi Petrien Gerra | |||
---|---|---|---|
Gaztelako Gerra Zibila Ehun Urteetako Gerra | |||
Petri I.aren irudia dobla handi batean (1360). | |||
Data | 1356-1369 | ||
Lekua | Aragoiko koroa (Aragoiko eta Valentziako Erresumak); Murtziako Erresuma, gaztelar Ebro eta Mediterraneo itsasoa | ||
Emaitza | erabaki gabe | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
1356-1369ko gaztelar-aragoiar gerra edo Bi Petrien Gerra Petri I.a Gaztelakoa eta Petri IV.a Aragoikoaren arteko gatazka izan zen, 1356 eta aurrekoaren heriotza artean iraun zuena. Ez zen gatazka jarraitu bat izan, izan ere, Erdi Aroan ohikoa zenez, tartean zenbait tregoa eta alferrikako bake-negoziaketa izan baitziren.
Berez monarka bien arteko gatazka hau garaikideak ziren Gaztelako Gerra Zibila (1351-1369) eta Ehun Urteetako Gerraren (1337-1453) zati bat besterik ez zen izan.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murtziako auzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murtziako Erresuma[1] estrategikoaren jabetza eta mugei buruzko Aragoi eta Gaztela arteko liskarrak jada mendearen hasierakoak eta mende aurrekoak ziren. 1243tik aurrera emirerria gaztelar protektoratua izaten zen eta 1264an, Alfontso X.a Jakitunak Fernando III.a Santuak musulmanekiko jarrera bortitzagoa mantendu zuenez, matxinatu zen. Une berean, Granadako Erresumaren babesari esker, Guadalquivirko haranean mudejarrak matxinatu ziren. Aukeratzekotan, Alfontso X.ak bere armada Andaluziara bidali zuen eta Jakue I.a Konkistatzailea aitaginarrebari Murtziaz arduratzea eskatu zion. Aragoiarrak baietz esan eta 1266an matxinada zapuztu zuen armada bat bidali zuen. Ondorioz, Gaztelako koroak Murtzia anexionatu zuen eta Aragoitik eta Gaztelatik eratorritako jendez birpopulatu zuen. Jakue I.aren ondorengoek Murtzian arreta jarri zuten, Gaztelak eskualdea Mediterraneon zuen asmo politiko eta komertzialak zapuzteko erabiliko zuelakoan. Hala ere, Cazolako Ituna eta bere ondorengoa zen Almizrako Ituna zirela eta, ezin zuten ezer egin.
1284an Alfontso Jakituna hil zenean oinordetza-arazo bat sortu zen: Gaztelako ohiturak nobleziaren babesa zuen Antso IV.a Ausarta semea errege berria zela zioen; baina Alfontsok berak emandako Siete Partidas tratatuaren arabera Alfonso de la Cerda baroiarena zen tronua. Hau 1275ean hil zen Fernando de la Cerda lehensemearen semea zen eta Aragoin bizi zen. Gainera, Antso 1295ean hil zen ustekabean eta bere ondorengoa bederatzi urteko mutiko bat zen: Fernando IV.a hain zuzen ere. Jakue II.a Aragoikoak, egoera aprobetxatuz, De la Cerdaren alde egin zuen gatazkan eta Murtziaren lagapena lortu zuen. Hori zela eta, 1296an aragoiar gudarosteek eskualdea inbaditu zuten.
Bertokoen erresistentzia aldakorra izan zen: garnizio militar handiak zituzten hirietan (Lorca, Alhama de Murcia, Mula) handia eta bertoko handiak bere aldi jarri zituzten hirietan (Elx, Guardamar del Segura, Orihuela, Murcia, Cartagena) hutsaren hurrengoa. 1300. urtean Lorca erori zenean kanpaina amaitu zen. Hala eta guztiz ere, Alfonso de la Cerdak ez zuen babesik topatu Gaztelan eta 1304an Torrellasko Itunaren bidez koroaren jabetzari uko egin zion. Ituna honetan, gaztelarrek Aragoiri Alacanteko probintzia ematea onartu zuten bestea itzultzearen truke. Hala ere, Jakue II.ak ez zuen Cartagena utzi nahi eta bigarren ituna sinatu behar izan zuten. 1305eko Elxko Itunak aurrekoa berretsi zuen.[2] Hitzarmena ez zen inoren gustukoa izan eta hurrengo hamarkadetan gaztelar erregeek galdutakoa berreskuratzeko asmoa zuten eta aragoiarrek, berriz, Erresuma osoaren jabetza nahi zuten.[3]
Etxeko eta familia-auziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztelako Erresuman, Antso IV.a, Fernando IV.a eta Alfontso XI.aren (1312-1350) hasierako agintaldietan barne ezegonkortasuna nabarmena zen eta nobleziak koroaren kalterako boterea lortu zuen. Fernandok eta Alfontsok ume tronuratu zutenez (9 urte lehenengoa eta 1 bigarrena) egoera okerretu zen.[3][4] Baina Alfontso XI.a adindun bilakatu zenean, bere izaera azaleratu eta zorrotz eraman zuen bere politika. Horretarako, Fernando III.ak eta Alfontso X.ak egin zuten moduan, musulmanen aurkako gerra erabili zuen prozesu bateratzailea areagotzeko. Hala ere, 1350ean erregea izurri beltzagatik Gibraltarko harresietan hil zen eta hamasei urte besterik ez zituen Petri I.a bere oinordeko bilakatu zen. Nobleek laster Alfontso XI.aren erreinaldiaren azken urtean anomalia bat izan zirela eta, berriro, errege ahul bat izango zela hartu zuten. Petrik setioa utzi eta Granadako erregearekin bakea sinatu zuenean, nobleek bere ustea berretsi zuten.
Baina oker zebiltzan. Petri I.ak aitak errekonkistari emandako bultzada utzi zuen baina burgesia eta koroaren aldeko (eta nobleziaren kalterako) legeak ezarri zituen, baita juduak babesten zituztenak ere. Nobleak bere erregalien alde matxinatu zirenean (loturarik gabeko matxinada hauek Gaztelako Gerra Zibilaren aurrekaritzat hartzen dituzte), erregeak bortizkeriaz erantzun zuen eta zenbait exekuzio ere agindu zituen. Ordura arte, noble matxinoek isun bat edo zenbait onibarren galera jasaten zuten baina exekuzioak harrigarriak ziren eta Petriri "Ankerra"[5] ezizena eman zioten.
Gatazka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Petri I.a Gaztelakoak eta Petri IV.a Aragoikoak elkarren kontra egin zutenean ez zituzten bere erresumak handitzeko asmoak. Nazioarteko testuinguruan Bi Petrien Gerra eragin handiagoa zuten Ehun Urteetako Gerraren zati bat besterik ez zen izan. Frantziako Erresuma eta Ingalaterrako Erresumaren arteko gerra honetan, Aragoiko eta Gaztelako koroak alde ezberdinetako aliatuak besterik ez ziren.
XIV. mendearen erdialdean, Gaztela gatazka sozial bizi baten erdian zegoen: Petri I.a Gaztelakoa eta honen sasiko anaia eta erregenahia zen Henrike Trastamarakoaren artekoa hain zuzen ere. Petri Aragoikoak Henrikeren alde egin zuen eta, era berean, Bertrand Du Guesclinen frantziar konpainien babesa ere jazo zuen.
Aragoiar monarkak bi helburu zituen: Murtziako Erresuma koroari erantsi eta, Gaztela eta Genovako Errepublikaren kalterako, mendebaldeko Mediterraneoa menderatzea.
Gerra 1356an piztu zen Sanlúcar de Barramedan eta Petri I.aren aurrean aragoiarrek bi genoar itsasontzi hondoratu zituztenean.[6] Gatazkaren hasieran, 1360ra arte, gaztelar gudarosteen gailentasuna, bai lurrean bai itsasoan, izugarri izan zen. Garai haietan, gaztelar matxinoek eta aragoiar osteek garaipen bakarra lortu zuten: 1359ko irailean izandako Aravianako gudua hain zuzen ere.[7] Guduan Joan Fernandez Hinestrosakoa Petriren kantzillera hil zen.
Garai odoltsuena 1365era arte izan zen eta, 1365 eta 1369ra arteko bere jarraipena, gaztelar monarka eta honen anaiaren arteko auzia izan zen, hau da, 1369an tronugabetu zuen arte. Gudaleku nagusi erresuma bien muga izan zen baina Aragoi eta Valentziako Erresumek alde txarrena jasan zuten: Teruel zenbait urtez izan zen gaztelarren eskuetan hauek aragoiarrei itzuli arte; Caudete edo Alacant, berriz, aragoiarren eskuetan izan ziren; Villena gaztelarren eskuetara pasa zen eta ez zen inoiz aragoiarrenetara itzuli. Bien arteko hitzarmen eta kanpainak bata bestearen ondoren gertatu ziren: 1357ko tregoa, 1361eko maiatzaren 13 eta 14ko Terrerko Bakea,[7] 1363ko Murviedroko Itunaren hauestea, Valentziako setiatu zuen gaztelar erasoa, eta abar.
Azkenean, Bi Petrien Gerrak ez zuen garailerik izan: Petri Aragoikoak ez zituen bere helburuak bete eta Petri Gaztelakoak ezin zion gerrari eutsi Henrike Trastamarakoak erail eta tronugabetu zuelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Garai haietan egungo Murtziako Erkidegoa, Alacanteko probintziaren zati handi bat eta Albaceteko hego-ekialdea barnean hartzen zituen.
- ↑ (Gaztelaniaz) Edad Media Región de Murcia- Conquista aragonesa. .
- ↑ a b González Mínguez, César. Fernando IV de Castilla (1295-1312): Perfil de un reinado. Gasteiz: EHU.
- ↑ Estow, Clara. (1995). Pedro the Cruel of Castile, 1350-1369. Leiden: E. J. Brill.
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 186. arauaː Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Erregeerreginen eta kidekoen kasua. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Doña Blanca de Borbón: La prisionera del Castillo de Sigüenza. .
- ↑ a b Díaz Martín, Luis Vicente. (1995). Pedro I el Cruel (1350-1369). Gijón: Ediciones Trea ISBN 978-84-9704-274-3..