Bibat

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Bibat museoaren aurrealdea. Ezkerrean, Bendaña jauregi errenazentista, Karta Museoaren egoitza; eskuinean, Patxi Mangado arkitektoak sortutako eraikin berria, Arkeologia Museoaren egoitza.

Bibat Arabako Gasteiz hiriburuko Alde Zaharrean (Aiztogile kaleko 54. zenbakian) dagoen museogune bat da, 2009ko martxoan irekia. Hain zuzen ere, museo bi bat eginda daudela adierazi nahi du izen horrek, Arabako Fournier Karta Museoa eta Arabako Arkeologia Museoa bateratzetik sortutako museogunea baita.[1] Karta Museoa Bendaña jauregi errenazentistan dago; Arkeologia Museoa, aldiz, hari erantsita Patxi Mangado arkitektoak sortutako eraikin berrian.[2]

Fournier Karta Museoaren bilduma munduko bost karta bilduma garrantzitsuenen artean sailkatuta dago, garai guztietako eta bost kontinenteetako kartez osatua baita. Horietaz gain, ikusgai daude Fournier familiak Gasteizen bertan bost belaunaldiz ekoitzi dituen kartak ere.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Martxoaren 26an zabalduko dute Arkeologia museoa Gasteizen», Berria, 2009-02-25.
  2. «Turismoa Vitoria-Gasteizen: BIBAT. Fournier Karta Museoa eta Arkeologia Museoa», Vitoria-Gasteiz.org (Gasteizko Udalaren webgunea).