Biblia Adulteroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Biblia Adulteroa
Wicked Bible - title page.jpg
Jatorria
Sorrera-urtea1631
Argitaratze-data1631
IzenburuaWicked Bible
Jatorrizko herrialdeaIngalaterrako Erresuma
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Akatsa markatua.

Biblia Adulteroa edo Pekatarien Biblia 1631n Robert Barker eta Martin Lucasek, Londresko errege inprimatzaileek, argitaratutako Bibliaren edizio bat da, Jakue Erregearen Bibliaren berrinprimaketa bat izateko. Izena, konpositoreek egindako akats baten ondorio da: Hamar Mandamentuetan (Ir 20:14), "Ez duzu adulteriorik egingo" esaldian, "Adulterioa egingo duzu" esaldia aldatuz (ingelesez: Thou shalt not commit adultery). Akats hori hainbat kopiatan zabaldu zen. Handik urtebetera, Pektarien Bibliako editoreak Izarraren Ganberara deituak izan ziren eta 300 liberako isuna jaso zuten (50.322 liberaren baliokideak 2019an) eta inprimatzeko lizentziarik gabe geratu ziren[1]. Bibliaren edizio honek hain akats nabarmena izan zuenez, Karlos I.a eta George Abbot, Canterburyko artzapezpikua, sumindu egin ziren[2].

Biblia Adulteroko ale gehienak berehala ezeztatu eta suntsitu ziren, eta gaur egun existitzen den ale kopurua, bildumagileek oso baliotsutzat jotzen dutena, erlatiboki baxua dela uste da[3]. Ale bat New Yorkeko Liburutegi Publikoko liburu arraroen bilduman dago, eta oso gutxitan eskura daiteke; beste bat Dunham Museo Biblikoan ikus daiteke, Houstonen (Texas, AEB)[4]. Londresko Britainiar Liburutegiak ale bat zuen erakusgai, gaizki inprimatutako manamendura irekita, 2009ko irailera arte doako erakusketa batean[5]. Biblia Adulteroa erakusketa mugatuan ere izan zen 2009ko abuztuaren 15etik irailaren 2ra Gadsdeneko (Alabama) Tinta eta Odol Erakusketan. Kopia bat ere erakutsi zen 2011ko ekainaren 18ra arte Ingalaterrako Cambridge Unibertsitateko Liburutegiko erakusketan, Jakue Erregearen bertsioaren 400. urteurrenerako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kohlenberger, John R., III, 1951-. (2008). Zondervan NIV Bible verse finder : concordance. Zondervan ISBN 978-0-310-29205-0. PMC 233936867. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  2. Ingelhart, Louis E. (Louis Edward). (1987). Press freedoms : a descriptive calendar of concepts, interpretations, events, and court actions, from 4000 BC to the present. Greenwood Press ISBN 0-313-25636-5. PMC 14967414. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  3. (Ingelesez) Gekoski, Rick. (2010-11-25). «The Wicked Bible: the perfect gift for collectors, but not for William and Kate» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  4. (Ingelesez) Turner, Allan. (2015-08-31). «Historic Bibles ?' even a naughty one ?' featured at Houston's Dunham Museum» HoustonChronicle.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).
  5. twitpic.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-26).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]