Biblioteca del bascófilo
| Biblioteca del bascófilo | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Ángel Allende Salazar |
| Argitaratze-data | 1887 |
| Izenburua | Biblioteca del bascófilo |
| Ekoizpen lekua | Madril |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | bibliographic index (en) |
| Hizkuntza | gaztelania |
Biblioteca del bascófilo 1887. urtean kaleratu zen Ángel Allende-Salazarren liburua da.[1][2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lanak «Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako probintziei buruzko lanen katalogo orokor, sistematiko eta kritiko baten saiakera» du azpititulua.[a][1][2] Espainiako Liburutegi Nazionalak saritu zuen 1877ko lehiaketa publikoan, eta hamar urte geroago inprimatu zuten, Estatuaren kontura, Manuel Telloren inprimategian.[1][2] Lehenengo edizioak 483 orrialde zituen,[1] eta bertan, egilearen hitzetan, «Herriari eta Euskal Herriari buruzko lanen katalogo sistematiko eta kritikoa» eskaintzen da.[3] Kalkuluen arabera, bi mila baino gehiago dira.[4] Sarreran, egileak dio, Nicolas Soraluzeren Más biografías y catálogo de obras vasco-navarras eta beste libururen bat izenburuko liburuxkan izan ezik, Hego Euskal Herriari buruzko lan biografikoen «aurrekari gutxi» zeudela.[5] «Jadanik beharrezkoa zen benetako Euskal Bibliografia eratzeko bidean urrats erabakigarria ematea»[b], zioen.[6]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gaztelaniaz ensayo de un catálogo general, sistemático y crítico de las obras referentes á las provincias de Vizcaya, Guipúzcoa, Álava y Navarra
- ↑ Gaztelaniaz Era ya necesario el dar un paso decisivo en el camino de la formación de una verdadera Bibliografía euskara
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d Elías de Molins 1902, 91 orr. .
- ↑ a b c Allende-Salazar 1887.
- ↑ Allende-Salazar 1887, 55 orr. .
- ↑ Allende-Salazar 1887, 62 orr. .
- ↑ Allende-Salazar 1887, 42 orr. .
- ↑ Allende-Salazar 1887, 54 orr. .
Bibliografía
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Allende-Salazar Muñoz de Salazar, Ángel. (1887). Biblioteca del bascófilo. Madril: Imprenta y fundición de Manuel Tello.
- Elías de Molins, Antonio. (1902). Ensayo de una bibliografía literaria de España y América. M. Marfany, 137 or..
- Soraluze Zubizarreta, Nicolás de. (1871). Más biografías y catálogo de obras vasco-navarras. Gasteiz.