Bicycle Race

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bicycle Race
Queenen singlea
Argitaratze-data 1978
Jatorrizko izenburua Bicycle Race
Ezaugarriak
Genero artistikoa hard rocka
Hizkuntza ingelesa
Diskoetxea EMI eta Elektra Records
Deskribapena
Honen parte da Jazz
Hitzak Freddie Mercury
Kanpo loturak
YouTube
Queenen kronologia

It's Late Itzuli Bicycle Race Don't Stop Me Now

Bicycle Race (euskaraz Txirrindu Lasterketa) Queen ingeles rock-pop musika taldearen abesti bat da. 1978ko Jazz diskoan kaleratu zuten.

Musika taldea Frantzian Jazz diskoa grabatzen ari zen bitartean, Frantziako Tourraren etapa baten igarotzea ikusi ondoren, Freddie Mercury abeslariak idatzi zuen.Abestiak 1970eko hamarkadako hainbat pop ikur aipatzen ditu, tartean Star Wars filma, Watergate afera, Peter Pan, Frankenstein, Superman eta Vietnamgo gerra.

Abestiaren bideoklipak bere garaian hautsak harrotu eta zer esana eman zuen, bertan 65 emakume, denak ere modelo profesionalak, Wimbledom estadioko zirkuituan larru gorritan eta txirrindu gainean zebiltzela agertzen baitziren, emakume haietako bat diskoaren azalean agertu zen, baina azaleko bertsioan bikini bat marraztu zitzaion. Herrialde batzuetan bideokliparen zenbait zati zentsuratu ziren, eduki iraingarria edo obszenua zutelakoan.

Taldeak New York hiriko Madison Square Garden aretoan emandako kontzertuan zehar eszenatoki gainean hainbat emakume toplessen eta txirrindu gainean harat-honata zebiltzala izan zituen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]