Bidasoan gora

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bidasoan gora
Jatorria
Egilea(k)Eneko Aizpurua
Argitaratze-data2020
IzenburuaBidasoan gora
ArgitaletxeaElkar
ISBN978-84-1360-000-0
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaeuskara
Argumentu nagusiaBidasoa

Bidasoan gora Eneko Aizpuruak 2020an plazaratu zuen saiakeraren izenburua da. Bidaldi liburu gisa idatzita, Bidasoa ibaian zeharreko etapa desberdinak azaltzen ditu, leku horien inguruko ausnarketak eta datuak biltzen. Egileak 2019an Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko Tene Mujika historia hurbilaz idazteko beka lortu zuen lan hau idazteko.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak oinez egindako bidaldi baten narrazioa da. Urak egiten duen ibiliaren kontra, ibaian gora abiatu da Eneko Aizpurua: Txingudiko badiako paduretan hasi eta Xorroxingo iturrian amaitu arte, bazterrik bazter ibiliko ditu Bidasoko urak eta lurrak. Bidaiariaren gogotik eta begietatik igaroko dira aspaldiko kontrabando-istorioak eta migratzaileen trafikoarenak, Barojaren eta Aitzolen gertaerak Espainiako Gerra Zibilean, naziengandik ihesi ibilitako juduen eta aire-pilotuen gorabeherak, Zabalzaren eta Lopezen fin gaiztoa Endarlatsan, mugalariak, baserritarrak, eruditoak, filantropoak, faxistak… Begirada amultsu eta aldi berean zorrotza elkartzen ditu egileak, bizitakoaren lekukotasun zuzena eta irakurketa ugariek emandako jakituria, pasadizo txikiak eta gogoeta sakonak, guztiak nahasturik liburu atsegina osatzeko.[1]

Baina ez da bidaia kronika hutsa, saiakera baizik, literatura lan bat.[2] Egileak iturri askotatik edan du: ekologismoa, historia, literatura, etnografia...[3]

Iritzi ugari[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuak ez da bakarrik bidaide liburua edo kronika. Egileak gai desberdinetaz iritzi asko ematen ditu; politika, biolentzia, borroka armatua, tortura, migrazioa dira horietako batzuk. Iritzi horiek sarritan polemikoak izan daitezke.

Kapituluetako tokiak eta protagonistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapitulu bakoitzean Bidasoa ibaiko toki edota protagonista bat lantzen du liburuak. Hauek dira kapituluen izenburuak, non kokatzen den, eta zeintzuk diren protagonistak.

Kapituluetako tokiak eta protagonistak
# Izenburua Non , nor
1. Paduran Txingudi, ibaiak bere bokalean sortutako estuarioa eta badia. Plaiaundi, Jaitzubia. Ramon Iribarren ingeniaria
2. Flumines adversus melancholia Ibaiko ura, Alvaro Cunqueiro idazle eta kazetari galiziarra[4][5]
3. Epte ibaiko makalen bila poxpolo lantegiko tximinia aurkitu Txingudiko margolariak (Gaspar Montes Iturrioz, Jose Salís Camino, Ramiro Azkue). Irungo emakume poxpologileak, 1931ean soldata-berdintasuna lortu zuen.
4. Florentino Goikoetxearen arrastoan Comète sarea. Kattalin Agirre, Florentino Goikoetxea mugalariak eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kideak
5. Gogo-aldartearen paisaiak ez dira paisaiaren gogo-aldarteak Txingudiko paisaia. Ramon Saizarbitoria, Niels Lyhne eleberria, W. G. Sebald, V.S. Naipaul idazlea (Trinidad eta Tobagokoa), Bernardo Atxagaren On Pedro pertsonaia
6. Iraganeko lokatz usainak sudur mintzetan Irun, Luis de Uranzu idazle historiazalea,[6] Dolores salis eskultorea. Beraun kale-baserria. Bidasoko uharteak: Galera, Hirukanale eta Santiago Aurrea
7. Bidasoko zumirikia Konpantzia (Faisaien uhartea)
8. Portugesen ezkutuko Bidasoa 1960ko eta 1970eko hamarkadetako portugesen migrazioa. Rosa Arburua, Euskal Herriko Mugaz gaineko portugesen pasan.[7] Xalbador bertsolaria. Ezpeleta. Pablo Antoñana. Justo Mihura Maskotena pasatzailea. Victor Pereira idazle portugesa.
9. Sorbeltzen atzetik askatasunaren bide eta ihesbideetan barrena Sorbeltza, Afrikar migratzaileak, Aristides de Sousa Mendes ("Schindler portugaldarra", 30.000 pertsona salbatu zituen kontsul errebeldea)
10. Bidasoa, puta zahar eta maitale Extefana Irastorza
11. Bidasoko trenbide zaharrean Irun-Elizondo burdinbide zaharra
12. Endarlatsako bidegurutzean. Endarlatsa
13. Muga "naturalak" Joan Batista Azkonagerre idazlea, Atekagaitz pasabidea
14. Oroitarri baten inguruan itzulinguruka. Santa Krut apaiza, Bigarren Kalistaldia, Endarlartsako kuartela
15. Endarlatsako tunelean Endarlatsa, Mikel Zabalza, Eduardo Lopez
16. Izokinak itzultzen dira sorburura. Izokina
17. Bera Bera herria. San Migel zubia, Isidoro Fagoaga tenorra, Juan Errandonea jakintsua
18. Pío barojak eta Aitzolek beratik Lesakarako bidean topo egin zutenekoa Pio Baroja eta Jose Ariztimuño (Aitzol) idazleak, Beratik Lesakarako errepidea.
19. Herraren loreak Pirineoetako gotorlekuak, preso-batailoiak. Lesaka, Eladio Esparza, Olentzero
20. Heriotzaren triangelu bukolikoa Igantzi, San Juan Xar toki mitologikoa. Bera-Etxalar-Igantzi triangelua gerra zibilean
21. Etxalar Etxalar, Manuel Aznar (1894-1975), espainiar politikaria, Jose Maria Aznarren aitona. Geralt Blancourt, migratzaile portugesak, kontrabandoa, usategiak
22. Ogiaren oreaz memoria mamitzen Etxalar, okindegi artisaua
23. Iturbururik gabeko ibaia Sunbillako zubia, Donestebeko Galbaraialde zubia, Laxoa pilota-jokoa, Tiburtzio Arrastoa
24. Ezkurra ibaiadarra Ezkurra ibaia, Elgorriaga, Ituren, Aurtitz, Zubieta. Edorta Amurua errotaria, Mehdi Ben Marka marokoar independentista.
25. Malerrekako erroten xerka Malerreka harana, Zubietako errota ... Infernuko Errota
26. Portugesen xenda Legasa, Urkidi, Meate, Bertiz, Plazazelai, Legate. Migratzaile portugesak.
27. Lakoizketako eroarekin solasean Jose Maria Apez, landare-jakintza
28. Bertizko paradisu hesiduna Bertiz-eko parkea, lorategi botanikoa, Aizkolegi mendiko etxe behatokia, Pedro Ziga Maio, eta Dorotea Fernandez
29. Baztan ibarra
30. Euskal Arkadia galduaren bila.
31. Uholdeak Erratzu erraustu zuenekoa Erratzu, uholdeak
32. Bittori Etxeberria Bittori Etxeberria abertzale eta ekintzailea
33. Amerikarrak Gorramendin Gorramendi mendia
34. Xorroxin Xorroxin ur-jauzia

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.elkar.eus/es/liburu_fitxa/bidasoan-gora-tene-mugika-saria-2019/aizpurua-urteaga-eneko/9788413600000
  2. https://www.berria.eus/albisteak/186936/bidasoan-gora-liburua-kaleratu-du-eneko-aizpuruak.htm
  3. Asurmendi, Mikel. (2021-01-07). Bidasoan gora, mundu bat: “Ikusi eta pentsatu”. Armiarma » Kkritiken hemeroteka (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
  4. Ferrer, Olga Prjevalinskaya; Cunqueiro, Alvaro. (1977). «Tertulia de boticas y escuela de curanderos» World Literature Today 51 (1): 70.  doi:10.2307/40090442. ISSN 0196-3570. (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  5. Alvaro., Cunqueiro,. (2014). Tertulia de boticas prodigiosas y escuela de curanderos. Mar Maior ISBN 978-84-9865-545-2. PMC 895662215. (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  6. 1894-1968), Uranzu, Luis de (. (2004). Lo que el río vio : biografía del río Bidasoa. Luis de Uranzu Kultur Taldea PMC 920141055. (Noiz kontsultatua: 2022-03-10).
  7. «"Portugesen kontrabandoan hemengo jende gutxi ibili zela uste nuen"» Bidasoko Hitza 2018-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]