Bide publiko
Itxura

Bide publikoa oinezkoak edo ibilgailuak ibiltzen diren jabari komuneko edozein espazio da. Bide publikoak nazioarteko, nazioko eta tokiko araudiek arautzen dituzte eraikuntzari, izenari, erabilerari eta mugei dagokienez; funtsezko eskubide batzuk (bizitzeko, osasunerako, askatasunerako, jabetzarako, ibiltzeko, etab.) zaintzeko helburuarekin. Bide pribatuek ez bezala, jabeek arautzen baitituzte, bai ezaugarriei dagokienez, bai irisgarritasunari dagokionez.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bide publiko mota bakoitzak legeak araututako ezaugarri bereziak ditu, eta ezaugarri horiek zehazten dituzte kokalekua, irisgarritasuna eta erabilera.
- Kokapenaren arabera
- hiriartekoa: herriguneak zuzenean lotzen dituen bidea
- Landa-bidea: landa-bidea.
- zeharbidea: herri baten hirigunearen barruan doan errepide baten zatia
- hiri-bidea: herri edo hiri baten barruko bidea.
- Irisgarritasunaren arabera
- Bidesaria: diru kopuru bat ordaindu behar da erabili ahal izateko
- Doakoa: erabiltzeko ordaindu gabe.
- Erabiltzailearen arabera
- bidegorria: bizikletentzat bakarrik
- bus erreia: autobusen zirkulaziorako erreserbatua
- oinbide: oinezkoentzat bakarrik.
- Ibilgailuen zirkulazioa: normalean motordun ibilgailuentzat, baina bizikletak ere sar daitezke.
- abelbidea: ganadu transhumantearentzat.
- Espazio-motaren arabera
- jabari publikokoak eta erabilera publikokoak (adibidez: kale, errepide eta berdegune gehienak).
- jabari publikokoak eta erabilera pribatukoak (adibidez: kontzesio bat, ordainpeko autobia bat).
- jabari pribatukoak eta erabilera publikokoak (adibidez: jendearentzat irekitako saltokiak dituzten urbanizazio bateko barne-kaleak).
- jabari pribatukoak eta erabilera pribatukoak (adibidez: jendearentzat itxitako urbanizazio bateko barruko kaleak).