Bidea (liburua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bidea
Camino-rodriguez.jpg
2002an liburuaren edizio kritikoa plazaratu zen.
Datuak
Idazlea José María Escrivá
Argitaratze-data 1934 - 1939. Euskaraz 1964.
Generoa Aforismoak
Jatorrizko izenburua Camino
Herrialdea  Espainia
Orrialdeak 864 or.
Euskaraz
Izenburua Bidea
Itzultzailea Manuel Lekuona eta Jose Agustin Orbegozo

Bidea (gaztelaniaz: Camino) Opus Dei sortzailearen José María Escrivá de Balaguer apaizaren liburu ezagunena da. Lan hau Escriváren jarraitzaileentzat oinarrizko obra da; bertan, bizitza kristaua aurrera eramateko aholkuak ematen dira. Zalantzarik gabe, haren lan ezagunena dela esan daiteke. Berez, saiakera ideologikoa ez da, aforismo bilduma baizik. Orokorrean, Escrivá de Balaguerreren lanek ez dute sakontasun teologiko handirik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuaren lehenengo edizioa Cuencan (Espainia) agertu zen, 1934an. Orduko izenburua Consideraciones Espirituales izan zen. Behin betiko edizioa, ordea, Valentzian, 1939an agertu zen. Geroztik, liburuak arrakasta handia izan du: 2008 arte, 43 hizkuntzatara itzulita zegoen eta 4.500.000 ale argitaratuta.[1]

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

46 kapitulutan antolatuta dago. Aforismoak dira; beraz, oso egitura errazaz idatzitako testu laburrez osatua da. Halaber, tonua egunerokoa eta zuzena da. Esaldiak, bestetik, laburrak dira. Hona zenbait adibide:

"Ez dadila antzu izan zure bizitza. —Onuragarri izan zaitez. —Uztazu arrastoa. —Zure fedearen eta maitasunaren argiaz argi ezazu".

Bideak bizimodu kristauaren aspektuak azaltzen dituzten 999 puntu ditu, hala nola otoitza, lana, birtuteak...

Liburuaren iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egileak hainbat iturri erabili zituela aitortu zituen: Ebanjelioak, Joan Gurutzekoa, Teresa Ávilakoa, Katalina Sienakoa, Teresa Lisieuxekoa. Halaber, Espainiako klasiko batzuk: Miguel de Cervantes, Lope de Vega, Calderón de la Barca.

Dena dela, badago beste hipotesi bat, plagioarena. Ángel Gómez Moreno katedratikoak liburuaren pasarte asko XVIII. mendeko liburuxka batean, Francisco Javier Hernández jesuita aragoiarraren El alma victoriosa de la pasión dominante lanean aurkitu ditu. Lan honetan gero Bidean jaso ziren ideia asko jasota daude. Bere garaian horrelako lanak “ars bene meriende” izenarekin zabaldu ziren eta Hernándezenak arrakasta handia izan zuen nahiz eta denborarekin ahaztuta gelditu. Gómezek ez du "plagio" hitza erabiltzen baina bi liburuen arteko antzekotasun handiak aurkitu ditu.[2]

Edizio kritikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an, Pedro Rodríguez García teologoak liburuaren edizio kritikoa paratu zuen.[3]

Bidea euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburuaren euskarazko lehenengo edizioa, Bidea izenburupean, 1964ean plazaratu zen. Itzulpenaren egileak Manuel Lekuona eta Jose Agustin Orbegozo izan ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]