Bideo-epaile laguntzaile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Bideo-epaile laguntzailea, ingelesez video assistant referee, ezagunagoa VAR laburduraz, futbolean erabiltzen den epaile laguntzaile bat da, partiden emaitzetan eragin dezaketen giza hutsegiteak ekiditeko helburuz.

Partidan zehar, bideo-epaile bat edo gehiago errealizazio-gela batean daude, partidaren zuzeneko telebistako irudiak ikusi eta jokaldien errepikapenak ere aztertzeko. Joko-zelaian dagoen partidaren epaile nagusia gainontzeko bideo-epaileekin aurikularren bidez komunikatua dago. Jokaldi polemikoren bat jazoz gero, bideo-epaileek aztertu eta epaile nagusiari beren ikuspuntua eta informazioa aipatuko dizkiote, jada hark behin-behineko erabakia har dezan. Azterketa joko etenarekin lau kasutara mugatua dago: golak, penaltiak, txartel gorriko kanporatzeak eta zigortuen nortasunaren hutsegitea.

2018ko Errusiako Munduko Futbol Txapelketan lehenbizikoz erabili zen.