Bideo mapping

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Sydney Opera House 2013ko Vivid Sydney izeneko proiekzio erakustaldian

Bideo mappinga (Projection mapping bezala ezaguna ere) irudien edo animazioen proiekzioan datza, eraikinen eta beste tankerako hiru dimentsiotako azaleratan egiten dena[1]. Irudiak eta haren mugimenduak azaleran sortzen dituen efektuen bitartez, ez ohiko emaitza artistikoa lortzen da.

Teknika honen erabilpena batez ere monumentu izaera duten eraikinetan eraikinetan egitena da, maiz, musikaz lagundurik, ikuskizunaren lagungarri gisa.

Bideo mappinga egiteko programa informatiko bereziak erabili ohi dira, bolumenak automatikoki marrazteko eta zehazteko balio dutenak. Programa hauek aukera ematen dute irteera desberdinen bitartez klip bat edo hainbat proiektatzeko. Proiekzio hauen animatzaileak bideo-jockey izena hartzen dute. Ilusio optikoen jokoaren helburuetako bat ikuslearen pertzepzioa nahastea da, eta horretarako, finkoa eta geldik dagoenari mugimenduan egotearen ilusio sorrarazten da mugimenduaren bitartez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bideo mapping Aldatu lotura Wikidatan
  1.   Uriola, 'Bideo Mapping' tailerra antolatu du Bilbao Eszenak abenduaren 16an, http://uriola.eus/bilbo/1417432001056. Noiz kontsultatua: 2016-3-9 .