Bideratzaile

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Avaya Nukleoko bideratzailea
Linksys bideratzailea

Routerra edo bideratzailea, konputagailu-sareak elkar konektatzeko hardwarez eta softwarez osatutako gailu bat da. OSI ereduko hirugarren mailan lan egiten du. Gailu honek sare-segmentuak zein sare osoak elkar konektatzen ditu. Sareen artean datu paketeak uzten ditu igarotzen sare geruzako informazioan oinarrituz.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erraz ulertzeko, router bat zenbait IP dituen gailu bat (konputagailua, telefono adimentsua...) da, IP sare desberdinen datu trafikoa ahalbidetzeko, bestela zuzenean konektatu ezkero ez lirateke komunikatuko.

Sarea eta Internet bideratzaile batez elkarri konektatuta daude. Konputagailu batetik beste batera datagrama bat bidaltzen denean, bideratzaileak konektatuta dauden sareen artean ibilbiderik onena aukeratzen dute, gero datu paketeak sare-segmentu eta sare ataka egokienetatik zuzentzeko. Honi bideratzea deitzen zaio. Erabiltzaile arruntentzako ADSL routerra izango da ezaguna, etxeko edo bulegoko sareari Internet sarbidea ahalbidetzen diona. Azken finean bi sare lotzen ditu, etxeko edo bulegoko sare lokala (LAN) eta kanpoko sarea (WAN).

Haririk gabeko bideratzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun (2007), sare kableatu (Ethernet, ISDN, ADSL...) eta haririk gabeko sareak (WiFi, WiMAX, GPRS, UMTS...) konektatzen dutenak asko zabaldu dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bideratzaile Aldatu lotura Wikidatan